Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

firefox, UBUNTU

Arazotxo batzuk Firefox-eko gehigarri eta hedapenekin.

Aldaketek beti dakarte gauza onak eta arazoak, hori gertatu zait niri ere eguneraketarekin. Aurretik komentatu dugu nola OpenOffice euskaraz erabiltzen dugunok azkenean lortu dela eguneratzearekin batera gure bulegotika paketea ere euskaraz izatea azken bertsioan. Bestalde, Rhythmboxek dakarren berrikuntza ere ez da nolanahikoa.

Dena den gaur Firefox bertsio berriarekin (3.0b5) izan ditudan arazotxoak komentatu nahi ditut. Batzuk konpondu dira beste batzuk laster.

Lehenengoa.  Nik Euskalbar, FireFTP eta Gspace hedapenak erabiltzen ditut. Lehengoarekin arazorik ez, nire hiztegiak martxan dira. Beste biak ez dabiltza eta eguneratzen direnean abisu bat hartuko dudalakoan geratu naiz. Ea laster den!

Bigarrena. Hasiera batean bideoak ezin nituen ikusi eta pluginak instalatzeko lehioa zabaldu zitzaidan bertan lehenengoa aukeratu nuen (Swfdec). Ordutik ona bideo bakoitzean PLAY itxurako irudi bat agertzen da  eta bideoak ez doaz fin. Konpontzeko SWfdec plugina desinstalatu dut Synaptic erabiliz. Horretarako Bilaketa laukitxoan swfdec-mozilla jarri eta aurkitzen duenean guztiz desinstalatu. Orain bideoak oso ongi ikusten dira.

5 Comments

  1. Kaixo Josu

    Nik ere arazoak izan ditut gehigarriekin. Niri gehien gustatzen zaidanarekin gainera! Delicious bookmarks nola FF 3 beta 5en nola erabili dezakedan begiratzen egon naiz eta iruzkinetako batean ematen duten irtenbidearekin, bateragarriak ez diren gehigarri guztiak erabil daitezkeela ikusi dut.

    Iruzkinen honetan ondorengo uratsak jarraitzeko adierazten da:

    * Type about:config into Firefox’s address bar and click the “I’ll be careful, I promise!” button.
    * Right-click anywhere. Choose New>Boolean. Make the name of your new config value extensions.checkCompatibility and set it to false.
    * Make another new boolean pair called extensions.checkUpdateSecurity and set the value to false.
    * Restart Firefox.

    Seguruenik ez da izango modurik egokiena bateraezinak diren pluginak erabiltzen jaraitzeko baina “de vida o muerte”ko kontua baldin bada… 😉

  2. Eskerrik asko Jolaus zure iruzkinagatik.

    Delicius-ena era “tradizionalean” konpondu dut, hau da, laster-marken tresna barrara gehituz.

    Zuk komentatzen duzuna; probatu duzu? badabil?

    Ematen du firefox berak txekeoren bat egiten duela bertsioak bateragarriak diren egiaztatzeko eta aldagai hoiek aldatuta ez duela egingo egiaztapen hori, ez?

  3. Aupa berriro

    Bai, badabil; arazorik gabe. Dena den sortzen diren baloreen izenak ikusita, seguruenik egokiena pluginen eguneratzeari itxarotea dela, baina…

  4. assar

    Eskuz ere alda daitezke gehigarrien bateragarritasuna. Hemen daukazue hori nola egiten den azaltzen duen orri bat.

  5. Eskerrik asko Assar zure iruzkinagatik!

Leave a Reply