Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

SOFTWARE LIBREA

SALEren aurkezpena

Irailaren 20an Eusko Jaurlaritzak antolatu duen Software Librea Bultzatzeko Bulego Teknikoa (SALE) delakoaren aurkezpena izango da Bilbon.

Aurkezpen horretan, besteak beste, administrazio publikoan software librearen erabileraren esperientzia ezberdinak aurkeztuko dira, horien artean Alberto Ortiz de Zaratek bultzatutako Open Data Euskadi. Egitarau zehatza Sustatun daukazue.

Deialdia irailaren 20rako da 9:30etatik 14:00etara Euskalduna Jauregian, Bilbon.

Ekimen instituzional hauek beti daukate propaganda kutsua eta gero askotan ez dago ezer izen ponpoxo baten atzean. Ea ekimen honekin oraingoan benetan lortzen dugun Software Libreak ematen dituen aukerak aprobetxatzea.

Leave a Reply