Firefox 4 Ubuntun euskaraz

Atzo Luberri blogean Alexek erakusten zigun zelan instalatu Firefox 4 ppa errepositorioak erabiliz.

Horretarako nahiko zen terminal bat zabaltzea eta hiru komando hauek exekutatzea:

$ sudo add-apt-repository ppa:mozillateam/firefox-stable
$ sudo apt/get update
$ sudo apt/get upgrade

Hori egin eta gero konturatu gara euskarazko paketeak ez direla instalatzen zuzenean, ezta hedapenak eguneratuta ere.

Sarean bilatu ondoren esteka honetan aurkitu ditut hizkuntza paketeak (32 biteko ordenagailuentzat eta 64 bitekoentzat). Euskarazko paketea eu.xpi da. Firefoxek zuzenean hantzematen du xpi paketea dela eta instalatzeko aukera ematen digu. Azkenean nabigatzailea berabiaraziko da ta gure Firefox 4a euskaraz agertuko zaigu.

Datorren egunetan nire lehen inpresioei idazteko asmoa daukat baina dagoeneko aurkitu dut kontuz ibiltzeko eskatzen duen gai bat. Esteka baten gainean saguaren eskumako botoia klikatzen duzunean menu bat agertzen da. Menu horretan “ireki fitxa berrian” eta “ireki leiho berrian” aukeren ordena orain artekoaren alderantzizkoa da. Beraz kontuz!

3 comments for “Firefox 4 Ubuntun euskaraz

  1. 2011(e)ko martxoak 23 at 21:02

    Nik ere horrela instalatu dut, oso ondo eta oso erraz. Baina menu flotante horretan “ireki fitxa berrian” eta “ireki leiho berrian” ordenaz aldatuta egoteak erotu egingo nau!

  2. karriaga
    2011(e)ko martxoak 27 at 11:25

    Ubuntu 10.10 64 bits baten gainean primeran instalatu da.

    Eskerrik asko.

  3. 2011(e)ko apirilak 26 at 16:48

    e-gor: ni ere zoratu beharrean nabil ;-)

    karriaga: ez horregatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude