Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 11.04 Natty Narwhal lehen inpresioak

Bueno azkenean egin dut Natty Narwhal bertsio berrirako bidea eta hemen uzten dizkizuet nire lehen inpresioak.

Lehenengo gauza harrigarria da ingurune grafikoa guztiz aldatu dutela. Orain sistemak Gnome ingurunearen ordez Unity dakar. Eta zer esan aldaketa honi buruz? Erabiltzaileok beti gara honetariko aldaketen “kontrakoak” gure erabilera ohiturak erabat aldatzen dituztelako baina ez zait asko kostatu egokitzea. Dena den software librean beti dago aldatzeko eta egokitzeko aukera eta nahi izan ezkero posible duzu Gnomera itzultzea, Alexi gertatu zaion moduan.

Mahaigainaren itxura aldaketatik aparte lehioen itxura ere aldatu da pixka bat (scrollak eta). Oraingoz aukera bat emango diot.

Nire ekipoari nabaritu diodan beste gauza bat hasieratzea azkartu egin dela izan da. Eguneraketa normal bat izan denez eta ez dudanez sistema hasieratik instalatu, agian kernelaren bertsio berriagatik izan daiteke. Linus Torvalds-ek berak esan du kernel berriaren errendimendua %50 hobetu dela.

Aplikazioetan aldaketa gutxi egon dira bulegotika paketea Libreoffice da orain eta multimedia kudeatzeko orain Banshee daukagu Rhytmbox maitagarriaren ordez.

Sekuritate arloan orain Apparmor aplikazioa dakar sistemak. Honi buruz ez dakit asko baian dirudienez aplikazio honek programa bakoitzari exekuzio profilak atxikitzeko aukera eskaintzen digu.

1 Comment

  1. Niri Unity-tik gutxien gustatu zitzaidana zen aplikazioetara joateko kostatzen zena (Aplikazioak, aplikazio taldea, Gehiago, aplikazioa aurkitu…) eta kendu egin nuen. Oso bistosoa zen, baina batere praktikoa ez…

Leave a Reply