Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ANDROID

Uhinbak. Mugikorrean euskarazko irratiak entzuteko aplikazioa

Aurrekoetan azaldu dizuet nire “smartphonean” erabiltzen ditudan aplikazioetako batzuk zeintzuk diren. Gaurko honetan beste baten berri emotera natorkizue, Uhinbak: euskal irratiak entzuteko aukera ematen duen aplikazioa.

Oraingoz Antxeta Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaia Irratia, Gure Irratia, Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Hala Bedi Irratia, Euskalerria Irratia, Ttakun-Ttakun Irratia, Txolarre Irratia eta Xorroxin Irratia entzun daitezke. Beste fase batean irrati gehiago eta baita telebistak sartzeko asmoa daukate.

Aplikazioa Android marketetik deskagatu dezakezu doan eta era oso errazean gainera. Bestalde kontutan izan beharko dugu irratiok entzuteko datu konexioa behar dugula sakelekoan.

Leave a Reply