Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 11.10 bertsioaren ezaugarriak

Dagoeneko eguneratuta daukat nire ordenagailuetako bat Ubuntu 11.10 bertsiora (Oneric Ocelot) eta lehenengo inpresio eta ezaugarriak azalduko dizkizuet ondoren.

Ikusten ez diren (baina bai nabaritu) aurrerapen tekniko ugari dakartza bertsio berri honek: Linux 3.0 kernela, multi-arch, GNOME 3.2 Mahaigain Ingurunea, GTK3, Python 3.2, GCC 4.6.1, Common UNIX Printing System (CUPS) 1.5.0 eta abar.

Lehenetsitako aplikazio berri ugari ere aurkitu ditzakegu: Deja Dup aplikazioa babes kopiak egiteko, Mozilla Thunderbird 7 posta elektronikorako, Mozilla Firefox 7 nabigatzailea, LibreOffice 3.4, eta abar.

Itxuran ere aldaketa frango izan ditu:

Hasiera pantaila aldatu da.

Ubuntu Software Center aplikazioaren itxura ere hobetu da. Ikono berriak, programak antolatzeko kategori berriak.

Fitxategiak kudeatzeko Nautilus 3 dakar lehengoa baino askoz “garbiagoa”. Lehio batetik bestera pasatzeko, hainbeste faltan bota nuen Alt+Tab konbinazio erakargarria ere bai.

Alt+TAb

Lehioen botoien portaera aldatu egin da. Orain normalean ez dira ikusten eta sagua gerturatzean bakarrik agertuko dira.

Aplikazioak abiarazteko botoiak eta baita bilatzeko aplikazioa hobetu egin dira, aplikazioak era eragingarriagoan bilatzeko eta abiarazteko. Horretarako filtro edo lupa berriak gehitu zaizkio aplikazioari.


Itzaltzeko ikonoak ere funtzionalitate berri asko dakartza.

Dena den, igarri diodan gauzarik nabarmenenak abiaratze abiadura eta ekipoaren errendimendua izan dira. Ematen du hardware berdinarekin eguneraketa bakoitzean ordenagailu berria daukadala.

Leave a Reply