Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

INTERNET

Baina, zer da Gaurko Hitza?

Hasieran HITZA izan zen eta Maitek esan zuen “izan daitela bloga” eta BLOGA izan zen. Maitek ona zela ikusi zuen, eta Maitek bloga GAURKO HITZA deitu zuen.

Gero igandetan zerbait berezia ondo legokeela pentsatu zuen eta esan zuen “izan daitezela igandeko bideoak”. Maitek ona zela ikusi zuen, eta Maitek igandero bideoa argitaratu zuen.

Gero Youtubeko kanala ondo legokeela pentsatu zuen eta esan zuen “izan daitela Youtubeko kanala“. Eta jendea erruz hasi zen kanal horretara bideoak igotzen. Maitek ona zela ikusi zuen eta  GAURKO HITZA komunitatea sortu zen.

Ze azken batean proiektu hau hori da; atxikimendu libreko komunitatea. Euskal Hiriaren ernamuina. Euskalduna, baina beste hizkuntzetan hitz egiteko prest dagoena. Hiritarra, baina baserri giroa gutxiesten ez duena eta bere balorea ematen diona.

Eta Maitek ona zela ikusi zuen; eta Maitek eskerrak eman nahi zituen; eta Maitek sekulako festa asmatu zuen; eta komunitateak ez zion hutsegin, batzuk oholtza gaineko argipean besteok ilunpean. Eta Jonek eta Alaiak bat-batean sekulako bertsoak bota zituzten, eta Igorrek abestu zuen (euskaraz, ingelesez), eta Ibanek eta Imanolek bideo bana eskaini zuten, eta Patxik bere marrazkiak, Xabierrek Zuberoako historiak (hain urrun, hain gertu), Harkaitzek bidea erakutsi zigun (latinez, italieraz, frantsesez,… euskaraz), eta Anarik… indarra eskaini zigun, jarraitzeko behar dugun indarra…




Eskerrik asko Maite , Far Westetik! Segi horrela!

2 Comments

  1. Oso ona, Josu.
    Nirea, eta ez da “versus” zurea, a priori egindako aipua izan zen. Zeurea, a posteriori.
    Edozein kasutan, bidai eta harremana ez da “senze retorno” izango, “far westetik” ere itzuliko gara Donostiara egunen batean, ezta? Edonola ere, beti izango dugu sarea, lagunartea ehundu eta zaintzeko.

Leave a Reply