Subscribe to RSS Feed

Urkiolagirre (1011 m.)

2012(e)ko Urtarrilak 23 by
Untzillaitz Urkiolagirretik

Untzillaitz Urkiolamenditik. Arg. Josu Orbe

Naiz eta mila metrotik gorako mendia izan, Urkiolagirre (edo Urkiolamendi) oso mendi erraza eta polita da Urkiolako Santutegitik abiatzen bagara.

Belardi zabaletik gora ordu erdian helduko gara tontorrera eta eskerrretik, eskuinetik eta buelta ematen badugu baita atzetik ere, sekulako ikuspegiekin gozatzeko aukera izango dugu: Mugarra, Anbotoko mendikatea, Gorbeia, Saibigain,…

Buelta emateko, Pol-polera jeitsi eta pistatik egin dezakegu bidea, beste berrogei minutu inguru egin eta gero Santutegira heltzeko.

Guk, zertxobait luzatzeko, Santa Barbarako leporantz egin dugu. Bertatik Durango, Oiz, Sollube eta Bizkaiko kostaldeko eskualde osoa ikusten delarik. Txokotxo batetik itsasoa bera ere ikus dezakegu. Itzulia Pol-poleko pistatik egin dugu. Buelta osoa bi orduko tartean egin dugu.

Pol-poleko iturria

Pol-pol iturria. Arg. Josu Orbe

Antzeko artikuluak / Artículos reacionados / Related Posts :

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Tags: ,

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*