Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK, ATHLETIC

San Mames erregutu gure alde

Gaur, berriro ere, Athletic-en aldagelako beste filtrazio batekin esnatu gara, orain Amorebieta dala, pasadan astean Iturraspe zala… Argi dago udako filtrazioak izan eta gero aldagelan badagoela norbait ez duena ezer ikasi… edo asmo txarrez dabilena.

Bitartean taldeak ezin bururik jaso. Emaitza txarrak, alamoduzko jokoa, zortea ihesi… Urduritasuna jokalarien artean eta baita jarraitzaleon artean ere. Ondo pentsatuta, egoera honi ziklogenesi lehergarri bat ondo etorriko litzaioke.

Burutazio hoiekin nenbilela, burua altxatu, leihotik begiratu eta ortzadar eder bat ikusi dut. Zera pentsatu dut: “San Mames erregutu gure alde”.


San Mames erregutu gure alde

Leave a Reply