Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ESALDIAK

ESALDIA 2014/01

Iberdrola Dorrea IV “Zer gauza handia den neurria, neurrikoa denean!”

Iñaki Antigüedad Auzmendi. Berria (2013/12/29)

Esaldi hau irakurri nuenerako Gananzia webgunekoek prestatutako azpiegitura “ganorabakoei” buruzko inkesta ikusita neukan eta han agertzen diren “fiasko neurribakoak” ezin baloratu nenbilen. Zein zen neurrigabekoena?

Zenbat gauza egin dira Euskalerrian neurri bako gastuak sortuz? Hazteagatik hazi behar gara gure bizi baldintza neurribakoa ziurtatzeko? Hazkunde gabeko gizarteak ez du aurrera egiterik?

Konturatu zarete? Lehen hirietan eraikin handienak elizetako kanpandorreak ziren orain banku eta enpresa handietako dorreak. Nortasun eta neurri gabekoak. Argi dago zeinek erakusten digun zerurako bidea. Edo infernukoa?

 

2 Comments

  1. Hirien gaur egungo fisionomiari erreparatuz, oso deigarria da kanpandorreen inguruko gogoeta.
    Baina gauza batean oker zabiltza, Josu: argazkikoa bezalako kanpadorreak dira oraindik ere hirietako eraikin handienak. Kontua da erlijioak direla aldatu direnak… eta oso bestelakoak dira gurtzen diren jainkoak!

  2. Comment by post author

    admin

    Guztiz adoz zugaz, ez dugu bakarrik fisonomia aldatu filosofia ere aldatu dugu

Leave a Reply