Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Hello World!… again.

Earth Western Hemisphere by NASA

Earth Western Hemisphere by NASA

Informatika arloan ohitura da proiektu berri bat hasten denean, aurkezpen gisa, Hello World! mezu batekin hastea. Blog hau ez zen horrela hasi 2006ko martxoan, egun hartatik aurrera asko izan dira jorratutako gaiak, baina azken aldi honetan ez dugu ezer barririk publikatu; izan ere orain dela bederatzi urte hasitako proiektu hau nahiko geldirik egon da azken hilabeteetan.

Ondo gogoratzen ba dut hau izan da blog honen bigarren krisia eta luzeena. Pasadan maiatzean Athletic-eko kanpaina bati egindako kritikatik ona ez dut izan gogogorik/astirik/inspiraziorik (edo denak batera) ganorazko zerbait idazteko. Eta ez da izan gairik aurkitu ez dudalako; beste gauza bat izan da, ez dakit, nekea agian.

Julenek abisatu zigun. Sare sozialak blogetan sortutako elkarrizketak zapaltzen, birrintzen, azken batean erahiltzen hasiak ziren 2013tik aurrera. Agian niri ere berdin gertatu zait. Twitterreko ehun eta berrogei karaktereak egokiagoak dira XXI. mendeko bizi azkar honetarako eta post sakon eta luzeak oso nekezak egiten zaizkigu idazteko eta baita irakurzeko ere.

Baina ez dut etsi nahi. Idaztearen beharra sentitzen dut, nahiz eta askotan orri/pantaila zuriaren sindromea sentitu. Horregatik hemen gatoz berriro:

Hello World!… again

 

2 Comments

  1. Blogari “zaharrak” ere beti bizirik, Josu?

  2. Rockero zaharrak ez dira sekula hiltzen. 😉

Leave a Reply