Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

KULTURA

Zabaletara!

Zabaletara!Bakoitzak bere erreferentzi kulturalak ditu. Nik ere nireak ditut, noski. Horregatik Niki de Saint Phalle artistak Bilboko Guggenheim Museoaren kanpoaldean jarritako eskulturak ikusi nituenenan Lorenzo San Juanek 1951 eta 1955 urteen artean Bakion grabatutako bideoen irudiak etorri zitzaizkidan  burura.

Hirurogei urte beranduago Bakioko Itxas-Alde taldea kultura tradizioala bizirik mantentzen saiatzen da Bizkaiko kostaldeko herri txiki horretan, nahiz eta azken laurak “euritan dantzan” eman. Dei nazazue “xinple” baina uste dut kultura tradizionalak errespetu eta laguntza egokiak behar dituela, bereziki instituzioen aldetik. Gutxienez beste adierazpen batzuk daukaten berdina.

 

Leave a Reply