Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK

San Jose loreak

San Jose loreak

Arg. Josu Orbe. San Jose loreak.

Mimosek galdu zituzten beraien loreak, eguna luzeagoa da eta eguzkia hasi da inguruak berotzen. Udaberria martxan da eta bide bazterretan loretxo orixka hauek aurkituko dituzu.

Martxoaren 19aren inguruan agertuko dira, horregatik bere izena: “San Jose Loreak“. Primulak deitzen diotenak ere badaude, Udaberriko lehenak direlako.

Hosto berriak onak omen dira buruko mina sendatzeko. Udaberri honetan batek baino gehiagok hartu beharko du primula hostoen entsalada.

 

Leave a Reply