Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

HEZKUNTZA - EDUCACIÓN

Uriondo irakaslearen kasu bitxia.

Bilbao - Escuela Técnica Superior de Ingeniería de Bilbao (ETSIB, UPV-EHU), Edificio D (1960).jpg

Ingeniaritza Eskola – Bilbo (ETSIB, UPV-EHU) – Wikipedia

Egunkari baten irakurri nuen albistea eta Benjamin Button gizajoaren moduan nire burua gaztetzen ikusi nuen momentu batez. Munduak hogeita hamabost urte egin zuen atzera eta berriro Bilboko Ingeniaritza Eskolan igarotako ikasle denborara bueltatu nintzen.

Felipe Uriondo irakasleari gertatutakoak argi uzten du azken hogeita hamabost urteotan zein gutxi aldatu den “Eskola” famatuaren funtzionamendua.

Nik ez daukat datu zehatzik eta ezin dut alde baten alde edo kontra egin baina irakurri dudanak nik bizitakoaren antza izugarria du… hogeita hamabost urte beranduago!

Departamentuetako irakasleen arteko koordinazio falta izugarria,  irakasle ona gehiago “penkatzen” duena denaren pentsamendu pozoitsua, Ingeniaritza berez oso zaila denaren irudi behartua, irakasgai madarikatu desmotibanteak,  inguruko akademiekiko lotura ilunak,… dena berdin!

Ez dakit Ingeniaritza Eskolak argi duen XXI. mendean behar ditugun Ingeniarien profila zein den eta profil hori helburu hartuta Departamentuek bere curriculum-ak eta metodologiak moldatzen dituzten.

Kanpotik ikusita ematen du Uriondo frankotiratzaile gisa zebilela lanean, bera bakarrik Eskolaren horma zurrunen kontra; baina gure gizartearen garapenak beste era bateko goi mailako Hezkuntza Sistema bat behar eta merezi du, beste Unibertsitate mota bat eta baita beste mota bateko ingeniariak ere. Agian Uriondo irakaslearen lanak horma zurrun horien oinarriak mugiarazi ditu. Pixka bat behintzat.

 

 

Leave a Reply