Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ATHLETIC, INSTAGRAM

Athletic-eko koloreak La Salve zubian

Zuetariko askok ezagun duzue argazkiak egiteko dudan “afizioa”. Ezagutuko duzue nire argazki batzuk Flickr zerbitzuan daudela. Dena den azken aldi honetan “argazkigintza mugikorrean” nire lehen urratsak ematen hasi naiz eta nire “lanak” Instagramen partekatzen hasi naiz froga moduan. Hemendik aurrera argazki horiek blog honetatik ere partekatuko ditut Instagram kategorian.

Zuen iruzkinak espero ditut. Ia gustukoa duzuen!

https://www.instagram.com/p/Ba_zANCjCUG/

2 Comments

  1. Bitxia bilakaera, Josu: Instagramera argazkiak igotzen ditugu, baina gerora kudeatzeko arazoak. Horregatik, nik Flickr-era ere igotzen ditut oraindik orain; agian, “antigoalekoa” naizelako mundutxo honetan… ere bai.

  2. Comment by post author

    Arrazoia duzu, nik be Flickr erabiltzen jarraitzen dot, baina bertara normalean ez dodaz segapotoagaz ateratako argazkiak igotzen.

    Instagram “argazkilaritza mugikorrerako” erabili nahi dot eta bertan sortzen diren elkarrizketak ikasteko baliatu. Ikusiko dogu noraino heltzen garen. 😉

    Bestalde blogean sartzen dodazenean beti saiatuko naz beste komentario gehigarriren bat edo sartzen.

Leave a Reply