Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

HEZKUNTZA - EDUCACIÓN, INSTAGRAM

Mendizaletasuna eta gazteak.

Aurreko asteetan Youth in Iceland, Islandiako Gobernuak nerabeen droga kontsumoari  aurre egiteko orain hogei urte hasitako programaren berri izan genuen. Programa horren bitartez gazteei zuzendutako kirol ekintzak eta beste ekintza interesgarriak bultzatzen joan dira.

Mendizalea bazara eta dagoeneko nire moduan urteetan sartuta bazaude konturatuko zinen Euskal Herriko mendietatik desagertzeko zorian dagoen hurrengo espeziea “homo puer” dela.

Nire ustez nerabeak (eta beraien familiak) mendizaletasunera bultzatuko lituzkeen programa erakargarri bat sortu behar da erakunde, mendi federazioa eta mendi taldeen artean.

https://www.instagram.com/p/BbHMHulj9Ir/

Leave a Reply