Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

EUSKADI-SIOUX, INSTAGRAM

Reflections from the European City of the Year

– Buatxabal! Europako hiririk hoberenean bizi naizela!

– Benetan? Hortik kanpotik ikusita ditut hiri ederrak ba!

Behintzat hori esan digute medioek. Sakondu dezagun pixka bat, ea zer esaten duten saria eman digutenek

“The Academy judges against a number of social, economic and environmental factors, including good governance and commercial success.

Judges praised the Basque city for having transformed itself from the post-industrial economic doldrums of the 1990s through investment in culture, bold leadership and clever use of economic policies.”

Ah! Horrela bai. Saritu dutena azken hogei eta hamar urteetako garapena eta kudeaketa izan dira.

Eta egia da: “Bilbau, ¡ay como has cambiau!”

Dena den, betiko moduan, oraindik badago zer hobetu (ez bakarrik Zorrotzaurren); bestela galdetu hegoaldeko auzoetan (Errekalde, Irala, San Adrian,…): zerbitzuak, garraio publikoa, arreta, gazteak,…

Uste dut, baita ere, gurea den harrotasun endemiko horrek ez duela bide askorik uzten egindakoaren ebaluazio eta ausnarketa sakonegietarako. Baditut nik galdera batzuk noizbait egiteko…

Urrian hogei urte bete dira aldaketa honen ezaugarri den Guggenheim Museoa zabaldu zenetik. Ospatzeko Reflections ikuskizuna eman zuten. Nire ustez Leo Warner artistaren lana hunkigarria izan zen eta oso ondo adierazi zuen Bilboko garapenaren prozesua eta baita ondoren datorkiguna ere; bereziki armiarma langileek sortuko duten barru eta kanpoaren arteko sare horren metaforan. Barrua-Kanpoa. Erdia-Auzoak.

https://www.instagram.com/p/BaN-5YvDVZO

Leave a Reply