Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Eguberri on! Aurten bertso eta guzti…

Batzuetan barruak astintzen dizkizuten gertakizunak suertatzen dira. 2017. urteak horretarikoak ugari ekarri dizkigu, oso hurbilean gainera.

Ziuraski horregatik izan da. Gaur nire barnean kanpora atera behar nuen harren bat zebilela sumatu dut. Ez dakit zelan edo zergatik, baina bihotzak zerbait idatzi behar nuela agindu dit. Arkatza hartu… eta bertso hau atera zait. Nire bizitzan lehendabizikoa.

Mende honetako hamazazpia

ezingo dugu ahaztu.

Udazkena heldu zala ta

argi guztia joan jakun.

 

Bizitzak berak ekarri ditu

hainbat pena eta arazo,

zaharrak zaharrago eta gazteak

berriz ahul eta gaixo.

 

Izan dagigun itxaropena,

helduko da ta argia,

Negu ostean etorri oi da

behar den Udabarria.

 

Eguberri on – Feliz Navidad – Joyeux Noël – Merry Christmas

Gabonak 2017

Leave a Reply