Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK, INSTAGRAM

Maisuengandik ikasten: Iñaki Marcaida

Aurten ez dut urte berrirako helburu zehatzik ipini. Ez dakit adinagatik den baina heldu naiz puntu batera non ez dut batere gogoko helburu zehatzak adieraztea, konplituko ez ditudala jakitun.

2016 urte txarra izan ba zen 2017a ez da hobea izan eta honek eguneroko arazoak lasaiago hartzearen beharra erakutsi dit, benetako garrantzia duten gaiei kalitatezko denbora eskainiz: osasuna, familia, lana,…

Dena den uste dut egongo dela astia asko gustatzen zaizkidan bi gaitan hobetzeko: hizkuntzak eta argazkilaritza.

Hizkuntza arloan denbora pixka bat eskainiko dizkiot berezkoak ez ditudan hizkuntzei (euskara eta gaztelera) bereziki ingelesari, baina baita hain hurbil daukagun frantsesari ere.

Argazkilaritzan teknika landu behar dut, makina eta argia kontrolatzeko obsesioa sartu zait erraietaraino. Argazkiak atera eta atera. Forma, teknika eta estetika hobetu beharra sentitzen dut. Badakizue nire argazkietako batzuk Flickr eta Instagram zerbitzuetako profiletan erakusten ditudala. Eskertuko nizkizueke argazkiotan “like” famatu hoietatik aparte zuen iradokizunak eta kritikak (konstruktiboak ba dira hobeto, jeje).

Olentzero ere gai hauen jakitun dela uste dut. Begira zelako liburua ekarri didan: Iñaki Marcaida argazkilari handiaren “Analogikotik Digitalera“. 2017an Zarautzeko Photomuseum-ean  egindako erakusketaren karira publikatutakoa.

Badaukagu nondik hasi ikasten 2018an.

Leave a Reply