Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK

Flickr berreskuratzen

Asteroide
Madrid

Aurrerago komentatu nuen moduan nire sare sozialetako “bizitza” sinplifikatzen hasi naiz.

Facebook utzi nuen lehendabizi eta orain Instagram sareari tokatzen zaio.

Egia esan oso zaila egiten zait sare hori guztiz uztea, bertan argazkilari oso onak aurkitu ditut eta beraiengandik asko ikasi daiteke. Horregatik oraindik ez dut ezabatuko nire kontua. Kuxkuxero moduan ibiliko naiz baina ez dut ezer gehiago publikatuko sare horretan. Hemendik aurrera nire betiko Flickr kontura itzuliko naiz (edo hobeto esanda itzuli naiz dagoeneko).

Hasiera baten Flickrrek ez zuen, nire ustez, sare kontzeptuaondo ulertu eta horregatik agian batzuk Instagramera pasatu ginen baina Instagram “influencer” eta publizidade piloarekin bete den bitartean Flickr asko hobetu da eta ordainpeko kontua oso garbia eta profesionala iruditzen zait. Beraz berriro kontu Pro bat erosi eta goiko irudietan ikusten den moduan hasi naiz berriro nire afizioarekin ekinean.

Orain argazkilarien sarea berregituratu beharko dut.

Leave a Reply