Subscribe to RSS Feed

KULTURA

Aurelio Arteta. Gerraren triptikoa

2013(e)ko Otsailak 5 by

Boteroren erakusketa aprobetxatuz Aurelio Arteta margolariaren “Gerraren triptikoa” ikusteko aukera izan dut Bilboko Arte Ederren Museoan.

Lan hau 1937. urtean egin zen Biarritzen eta dirudienez Gernikaren bonbardaketaren ondoren egin zen. Hiru irudik osatzen dabe triptikoa. Ezkerrekoan, “Frontea” deiturikoan egazkinen kontra bere fusila altxatzen du gudari batek. Erdikoa, “Exodoa” alboetakoak baino pixka bat handiagoa da eta gerratik ihesi doazen itsanontziak agertzen dira. Azkenik eskuman, “Erretagoardia” deituriko koadroa daukagu eta bertan bobardaketaren ondorioak agertzen zaizkigu krudelki.

Nik ez dakit Arteta eta Picasso ezagutu ba ziren baina antza handia sumatzen diot triptikoaren eskumako koadroari (“Erretagoardia”) eta Picassoren Gernikaren ezkerreko aldeari. Zuek ez?

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
No Comments

Bilboko Arte Ederren Museoak Fernando Botero artista kolonbiarraren 80. urtebetetzea dela eta, “Ospakizuna – Celebración” erakusketa antolatu du. Bertan 79 margolan eta eskultura bat (Zaldia Bridekin, 2009) aurkezten dira publikoaren gozamenerako. Bolumena eta koloretako estanda bat da erakusketa eta bertan eguneroko bizitza, natura hilak, Errenazimentuko margolariak, erlijioa edo tauromakia aitzakiz hartuta zentzumenen gozamen amaigabea aurkituko dugu. Dena den, gehien harritu nauten margolanak Abu Ghraib presondegiari dedikatutakoak izan dira. Ematen dute tokiz kanpo daudela erakusketaren argia eta poza alde batera utzi eta kolore grisa eta samina agertzen dira triptikoa azaltzen den aretoan

Erakusketa Otsailaren 10erarte luzatu da, beraz aprobetxatu aste hau, azkenengoa da eta…

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
1 Comment

Euskal dantzaren adierazpena.

2012(e)ko Apirilak 18 by

Orain aste batzuk asko gustatu zitzaidan erreportaje bat irakurri nuen Sustatun eta baita bideoa ikusi ere. Bertan Jon Sarasuak hizkuntza ekologiaren gaia lantzen du. Orokorrean esanda ekologia, “balore multzo bat bezala hartuta, etika bat da, gauzei begiratzeko modu bat. Existitzen denaren errespetu eta erreberentzia batekin kokatzeko modu bat, eta hori zaintzeko hautuarekin kokatzeko modu bat da. Ekologia hizkuntzari lotuta, jakintza sortzen hasten denean habitatak deskribatzen ditu eta planteatzen ditu zein diren, legeak, minimoak, jarraitu beharreko politikak…” 

Nik ere noizbait pentsatu izan dut Euskal Herria oso ekosistema kultural aberatsa dela eta baduela hainbat adierazpen ekosistema hau berezia egiten dutenak  (Bertsolaritza, herri-kirolak, euskara bera, musika, kantutegia,…). Hainbat adierazpen agian Kultura tradizionalaren itzalpean antolatu daitezkeenak. Sarasuaren ikuspuntua hartuta ekologiak balio dezake gure kultura tradizionala zaintzeko.

Gurean badago kultura tradizionalari lotuta dagoen esparru bat, dantzarena hain zuzen, dantzari izan garenontzat (edo garenontzat, dantzari izateari inoiz ezin baitzaio uko egin)  beti suposatu duena prekarietatean aritzea (kasu aipagarri batzuk izan ezik): lokal falta dela, dantza maixu-maistren falta dela, teknifikazio falta dela, ekitaldi egonkorren falta dela,… Honek guztiak askotan suposatu  izan du gure herrian dantza munduak gizartearen, eta bereziki agintarien, utzikeria sufritu behar izatea, konturatu barik astero Euskal Herrian ehundaka lagun direla dantzaren inguruan lanean dabiltzanak. Eta horrek gutxienez errekonozimendu publikoa behar du.

Horregatik oso garrantzitsua iruditu zait Eibartik Oier Araolazak proposatzen digun ekimena. Datorren larunbatean, apirilak 21, Euskal dantzaren adierazpenaren aldeko sinadura ekitaldia eta Biharamuneko soka-dantza burutuko dira. Proposatzen diguten programa hauxe da:

    • 12:00tan: Eibarko untzaga plazan elkartzea.
    • 12:30tan: Euskal Dantzaren Adierazpena sinatzearen ekitaldia.
    • 13:00tan: Biharamuneko soka-dantza.
    • 14:30tan: Bazkaria Iruki sagardotegian.

Ni ezin naiz joan baina adierazpenaren ideia eta testuarekin guztiz bat nator eta Oierrek komentatu didanez adierazpena sarearen bitartez sinatzeko aukera ere egongo da.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
3 Comments

Dirudienez 2012ko Aste Santu honek, eguraldiari dagokionez behintzat, gehiago ekarriko du euritik eguzkitik baino. Horrek aterpean egiteko planen aukera ematen digu. Hona hemen nire proposamena: Bilboko Arte Ederretako Museoa bisitatzea. Garai honetan bere erakusketa iraunkorretik aparte beste bi ikus ditzakegu: Maleta Mexikarra, Capak, Chimek eta Tarok Espainiako Gerra Zibilean egindako argazkiekin eta Anselmo Guinea margolariari buruzkoa.

Parece que esta Semana Santa de 2012 nos va raer más lluvia que sor por Bilbao siendo más atractivos los planes a realizar en interiores. He aquí mi propuesta: visitar el Museo de Bellas Artes de Bilbao.

Aparte de su colección permanente, que por cierto se encuentra disponible desde hace muy pocos días en el Google Art Project, para esta temporada tenemos dos exposiciones interesantes que os propongo visitar.

La primera de ellas es la dedicada a Anselmo Guinea, pintor bilbaíno cuya vida transcurrió a caballo entre los siglos XIX y XX. Su obra, centrada en escenas costumbristas, paisajes y retratos, refleja diferentes estilos (impresionismo, modernismo,…) que se acentúan tras sus estancias en París y Roma. La muestra recoge 80 obras de entre las cuales destacaría la imponente y grandiosa Jaun Zuria. En otro orden de cosas y si como a mí te gusta la cultura tradicional, esta muestra es interesantísima puesto que Guinea recoge en sus pinturas escenas y tipos de diferentes zonas de Bizkaia en las que aparecen los trajes tradicionales de finales del XIX, pintados además con mucho detalle.

La segunda muestra que está en marcha al día de la fecha es La maleta mexicana que recoge las cerca de 4500 fotografías que aparecieron en tres cajas con 165 carretes en 1995 en Ciudad de México y que desde 1939 se habían dado por perdidas. Son instantáneas de un valor documental excepcional tomadas por Robert Capa, David Seymour “Chim” y Gerda Taro durante la Guerra Civil española. Reflejan los horrores y vivencias de una guerra que, desde la perpspectiva que nos dan los 75 años de los primeros bombardeos sobre población civil en Durango y Gernika, fue campo de experimentación de lo que se avecinaba en Europa. Lo que menos me ha gustado de la exposición ha sido el tratamiento que ha tenido la forma de mostrar las fotos, recogidas en tamaño minúsculo que hacen difícil su visión. Quizás el volumen de la muestra lo hacía difícil pero, para eso está la multimedia ¿no?

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
No Comments

Antonio López artista espaniar garaikide entzutetsuenetako bat da. Bilboko Arte Ederretako Museoak 130 artelan biltzen dituen erakusketa eder bat antolatu du. Benetan gomendagarria

El Museo de Bellas Artes de Bilbao ha presentado una interesante exposición del artista contemporáneo español Antonio López que recoge 130 obras entre pinturas, dibujos y esculturas.

Antonio López sorprende por su hiperrealismo y por su inconformismo que le hace que no dé una obra por terminada en años. Esto le lleva a realizar cosas curiosas como cambiar el tamaño inicial de un cuadro e ir añadiendo trozos al lienzo que van componiendo la obra final. Su inconformismo le lleva también a repetir una y otra vez piezas escultóricas que terminan componiendo series muy interesantes.

Los grandes cuadros de vistas de Madrid realmente parecen fotografías y cuentan con un impresionante detallismo al igual que los cuadros que representan interiores como retretes, vitrinas o neveras, realizados al mínimo detalle.

Es una exposición que si estás en Bilbao, no se puede dejar sin visitar. Por otra parte, si te gusta la fotografía puedes completar la visita con la exposición “New Topographics” que muestra un centenar de fotos correspondientes a la exposición homónima que en 1975 un cambio total en la forma en que se mostró el paisaje en fotografía.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
No Comments

G puntua. Uztapidetik Twitter-era

2011(e)ko Irailak 18 by

Egia esan aitortu behar dut bertso saio bat galtzen ez duen bertsozale amorratu hoietako bat ez naizela, baina bertsoa gustokoa dut. Urtero pare bat saio jausten dira sakelera. Maialen Lujanbio eta Jon Maia asko gustatzen zaizkit baina nire erreferentziak Mañukorta, Lazkao Txiki edo Azpillagaren arokoak dira, Andoni Egaña ahaztu barik.

Azken aldi honetan gehien liluratu nauen gaia bertsolaritzak izan duen garapena izan da. Euskal kulturan tradioziotik modernitatera hobeto egokitu den adierazpen kulturala izan dela uste dut. Ekitaldietako formatu berriak, beste kultura batzuetako “repentista” direnekin erlazioak, txapelketa bera, bertso eskolak, eta abar. Zinemaldian ere agertu dira eta!

Eta hau guztia zertara dator blog honetan? Ba atzo, egunkaria zabaldu nuenean bertsolaritzarekin liluratzeko beste aukera bat izan nuelako. Atzo Berria egunkariarekin plastikozko poltsa bat zetorren. Poltsa ireki eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi pegatina, eskuko programa eta errebista eder bat.

Errebista izan zen ustekabe handiena: oso ondo editatuta, informazio ugarirekin, oso bisuala. Bertan Saroi Jauregiren agurra; Aitor Mendiluze, azken txapeldunarekin, elkarrizketa; txapelketaren historia, kanporaketen informazioa, gai-jartzaile eta epaileei buruzko informazioa,… eta dena interneteko helbideekin horniturik, Twitter eta Facebook-eko erreferentzi ugarirekin eta baita zure “segapototik” sarera konektatzeko QR kode ugarirekin.

Interneteko estekak jarraituz informazioa biderkatu egin dezakezu, argazki ugari, eta telebista kanal bat ere, dena Creative Commons lizentziapean gainera!

Oso lan ona iruditzen zait Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak egindakoa. Zorionak eta ea beste arlo batzutan ere ikasten dugun!

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
No Comments

Gernika. Mihise gaineko dantza.

2011(e)ko Urtarrilak 4 by

Atzo Euskalduna Jauregian Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) eta Aukeran dantza kopainia ikusteko aukera izan genuen Gernika, Mihise gaineko dantza ikuskizunean. Bertan bonbardaketaren inguruan jorratutako zazpi koreografi aurkeztu zuten Juanjo Ocón eta Edu Muruamediarazen zuzendaritzapean.

Nahiz eta gaia nahiko erabilia izan, proposamena ederra iruditu zait bai eszenografia aldetik bai koreografia aldetik, bereziki Aitor Amezagaren partiturei dagokionean. Agian Aukeran konpainia jarraitzen dugunok espero genezakeen taularatzea izan zen: zuzena, oso ondo dantzatua, zenbait puntu berritzaileekin, klasikoa eta garaikidea txertatuz; baina zuzenean Osketrarekin egitea berezia egin zuen atzoko agerraldia. Izugarria Ocón-en neska-mutilek egindako lana.

EITB Kulturan agertutako bideoa jartzen dizuet hemen Murumendiarazen hitzekin ideia bat egin ezazuen, baina aukerarik baduzue merezi du ikuskizun honetara joatea.

Bestalde, poz handia izan nuen Txetxu ere bertan ikusi nuenean aspaldiko partez.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
3 Comments

Xabier Lete. In memoriam

2010(e)ko Abenduak 5 by

“Jaio ginen, bizi gera,
ez dugu ezer eskatzen.
Itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen…”

…zerbait idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
No Comments

Sukal-Herria, jalgi hadi mundura!

2010(e)ko Azaroak 28 by

Aste honetan Michelin izarrak banatu dira Donostian. Ez dut kalkulurik egin baina ematen du dentsitatez, gurea dela munduan kilometro kuadroko izar kopuru handien duen herria.

Gai honi lotuta Markos Zapiain-i entzun izan diot izena aldatu behar geniola gure herriari. Euskal Herria deitu beharrean Sukal Herria deitu behar geniokeela dio gure “filosofo kontenplalariak“. Eta ez du arrazoirik falta. Azken urteotan euskal identitatearen ikur eta enbaxadore bihurtu bait dira Arzak, Subijana, Argiñano eta enparauak.

Nolanahi ere, Markosek beste gogoeta bat ere egiten du gai honi buruz. Bere beldurra da ea ez garen kanpoko irudi mutu bat ematen ariko, non eta bere hizkuntza propioa duen herrian. Berarentzat sukaldaritza edo Chillidaren eskultura bultzatzea ondo dago baina, zer egiten dugu adibidez gure idazleekin? Zelan bultzatu kanpoan gure hizkuntzaren presentzia? Zer egiten dugu gure dantzariekin, abeslariekin, orkestrekin,…? Zelan bultzatu gure adierazpen kultural propioak?

Ematen du horretarako Etxepare Institutua sortu dugula. Baina gauzak oso motel doaz,… eta mundua ziztu bizian!

Etxepare Institutua orain dela ia bi urte jarri zen martxan baina adostasun politiko faltagatik edo, ez du lortu oraindik bere “gurutzaldi-abiadura“.

Interkonektatutako mundu honetan bi urte hauetan ez du lortu hain beharrezkoa den webgune txukun bat egitea ere. Martxan jarri orduko eta gobernu aldaketa dela medio eztabaida berri bat sortu da. Orain ematen du erakunde hau arduratuko dela erdaraz sortzen duten egileen lanak ere bultzatzen. Niri ez zait txarto iruditzen. Asuntoa da, betiko moduan, baliabideek erabakiko dutela momentu bakoitzean zein bultzatu eta zein ez. Horregatik zalantzak sortzen zaizkit erabakitzeko orduan zein izan daitekeen aukera irizpidea, adibidez hiru egile hauen artean: Itxaro Borda, Bernardo Atxaga eta Espido Freire.

Enpresek badakite merkatuan erreferentzi izatea lortzeko zure identitate marka lortu behar duzula, eta ematen du gure kultura arduradunei “identitate” hitzak higuin pixka bat ematen diela, eta horrela ez goaz inora hain txikiak izanik eta hain handiak gure lehiakideak.

Horregatik gure identitate marka aurkitu behar dugu. Eta niretzat ez dugu asko bilatu behar: gure identitate marka, beste inork ez duena, EUSKARA da.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
No Comments

Izarren Argia

2010(e)ko Urriak 24 by

Izarren Argia (Webgune ofiziala)

Uste dut inoiz ez zaidala gertatu. Pelikula amaitu denean aretoan ixiltasun osoa izan da eta inor ez da bere lekutik altxatu azken-azkenerate, kredituak amaitu eta gero. Uste dut nahiko hunkituta utzi dituela ikusle guztiak.

Izan ere, pelikula honek Saturrarango emakumeen espetxean Gerra Zibilean gertatutakoak, eta baita Gerra ostean ere, hartzen ditu oinharri.

Histori gogorrak gertatu ziren bertan, oso gogorrak esango nuke, eta filmak gertaera hoien testigantza eta memoria izan nahi du. Eta lortzen du.

Girotzea ona da, musika ederra, argazkia oso oso ona (marigorringoaren planoa, janariaren amaierarena, Victoria eta Pedroren biltegiko sekuentzia,…) baina benetako garrantzia historiak berak du eta horretan aktoreen lana goraipatzekoa da; bereziki Itziar Lazkanorena. Barbara Goenagaren lana ere ona da baina, momentu gogorrenetan, bere edertasunak bere kontra egiten du eta sinesgarritasuna kentzen dio.

Ikusi beharreko pelikula.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Continue Reading »
No Comments