UBUNTU

Zer gertatu da Pantaila Babeslearekin Ubuntu 11.10n?

Ubuntu bertsio batetik beste bertsio batera pasatzen garenean garaitzaile taldearen erabakiak “sufritzen” ditugu noizean-behin. Unity dela eta asko idatzi da sarean eta beste erabaki batzuk ere bere erreakzioak ekarri dute, adibidez The Gimp lehenetsitako bertsiotik kendu zenean.

Aurretik komentatu dut nola nire ordenagailuetako bat bertsio berritu dudan Ubuntu 11.10 bertsiora. Egia esan oso gustura nago. Ordenagailuaren errendimendua nahiko hobetu da bertsio honekin, baina (beti dago “baina”-ren bat) garatzaile taldearen erabaki batek arritu egin nau. Pantaila babeslea kendu egin dute!! Orain, bertsio honetan, ordenagailua ez badugu erabiltzen programatutako epe batean pantaila itzali egingo da eta ez da inolako pantaila babesle txukun eta lerdenik sartuko.

Baina ez kezkatu oso era erraz baten lortu dezakezu zure ordenagailuak pantaila babesle polit bat izatea. Nik, esaterako, argazkiak erakusteko aukera daukat pantaila babesle moduan jarrita. Zelan lortu dezakegu?

Lehengo eta behin ziurtatu behar dugu aurretiaz ez daukagula instalatuta Gnomeren pantaila babeslea. Horretarako terminal batean honako komando hau sartuko dugu:

# sudo apt-get remove gnome-screensaver

Ondoren Xscreensaver aplikazioa instalatuko dugu extra eta guzti:

# sudo apt-get install xscreensaver xscreensaver-gl-extra xscreensaver-data-extra

Hau egin eta gero Pantaila babeslea erabiltzeko moduan izango gara baina guk abiarazi egin beharko dugu. Sistema abiarazten denean martxan jartzeko aplikazio hau gauzatxo bi egin beharko ditugu oraindik.

Makina Itzaltzeko botoiak klik egin ondoren Abioko Aplikazioak aukeratuko dugu

Ondorengo lehioan Gehitu aukeratuko dugu:

Eta gero xscreensaver -nosplash komandoa sartuko dugu ondorengo lehioan

Pantaila babeslea konfiguratzeko Aplikazioetan Xscreensaver bilatu eta zure gustuko aukerak hautatu ditzakezu.

Software libreak gauza hauek ditu ;-)

RAW irudi formatua

RAW formatua (“gordina” ingelesez) irudi fitxategientzako formatua da. Fitxategi horiek kamararen sentsore digitalak harrapatutako irudiaren datu guztiak gordetzen ditu. Horregatik, irudien kasuan, RAW esaten dugunean “irudien formatua aldaketarik gabe” ulertu behar dugu.

Kamera batekin lortutako RAW irudia “gordinik” edo minimoki prozesatutako datuak gordeko ditu fitxategian. Raw fitxategiak horrela izendatu dira ez direlako oraindik prozesatu eta, beraz, ez dira prest inprimatu ahal izateko edo editatuak izateko bitmap editore baten bidez.

Normalean, irudi hauek egokitzaile batek prozesatzen ditu eta horrela doikuntzak egin daitezke fitxategi “positiboa” bihurtu aurretik, adibidez, TIFF edo JPEG formatuan biltegiratzeko, inprimatzeko, edo gehiago manipulatzeko. Irudi hauek (RAW fitxategiak) sarritan ekipamendu digital desberdinen araberakoak dira, hau da, ez dago benetan raw fitxategi formatu bakarra.

Batzuetan Raw fitxategiak “negatibo digitalak” deitzen dira; negatiboen rola bera betetzen dutelako argazkilaritzan: hau da, negatiboa ez da zuzenean irudi gisa erabilgarria, baina irudi bat sortzeko behar den informazio guztia du bere baitan. Era berean, raw irudi-fitxategi bat formatu ikusgai batean bihurtzeko prozesuari “erebelatze prozesua” esaten zaio argazkilaritza analogikoan erabiltzen den prozesuaren analogiagatik. Image errendatzea azken aukera aukeraketa orekatzeko zuria eta kolore kalifikazio prozesuan parte da.

Argazki negatiboak bezala, irudi digital gordin batekin kolore gama zabalagoa lortu dezakegu (normalean 36/48 bit/pixel) harrapatutako irudiaren informazio gehiena gordetzen delako . Formatu honen helburua da sentsoreak lortutako datuen gutxieneko informazio galera, eta irudia hartu den inguruaren baldintzak gordetzea (metadatuak); horregatik fitxategiaren tamaina oso handia izaten da nahiz eta konpresioa erabili .

Kamera profesionalak eta erdi-profesionalak normalean irudiak formatu honetan grabatzeko aukera eskaintzen dute, baita JPG formatuan eta beharbada beste batzuetan ere. Goi mailako kamera konpaktuek ere eskaintzen dute aukera hau.

Behin honelako fitxategi bat izanda, aukera desberdin asko ditugu irudiak editatu eta “errebelatzeko”. Ubuntun, adibidez Raw Studio edo Raw Theraphee aplikazioak erabili ditzakegu.

Ubuntu 11.10 bertsioaren ezaugarriak

Dagoeneko eguneratuta daukat nire ordenagailuetako bat Ubuntu 11.10 bertsiora (Oneric Ocelot) eta lehenengo inpresio eta ezaugarriak azalduko dizkizuet ondoren.

Ikusten ez diren (baina bai nabaritu) aurrerapen tekniko ugari dakartza bertsio berri honek: Linux 3.0 kernela, multi-arch, GNOME 3.2 Mahaigain Ingurunea, GTK3, Python 3.2, GCC 4.6.1, Common UNIX Printing System (CUPS) 1.5.0 eta abar.

Lehenetsitako aplikazio berri ugari ere aurkitu ditzakegu: Deja Dup aplikazioa babes kopiak egiteko, Mozilla Thunderbird 7 posta elektronikorako, Mozilla Firefox 7 nabigatzailea, LibreOffice 3.4, eta abar.

Itxuran ere aldaketa frango izan ditu:

Hasiera pantaila aldatu da.

Ubuntu Software Center aplikazioaren itxura ere hobetu da. Ikono berriak, programak antolatzeko kategori berriak.

Fitxategiak kudeatzeko Nautilus 3 dakar lehengoa baino askoz “garbiagoa”. Lehio batetik bestera pasatzeko, hainbeste faltan bota nuen Alt+Tab konbinazio erakargarria ere bai.

Alt+TAb

Lehioen botoien portaera aldatu egin da. Orain normalean ez dira ikusten eta sagua gerturatzean bakarrik agertuko dira.

Aplikazioak abiarazteko botoiak eta baita bilatzeko aplikazioa hobetu egin dira, aplikazioak era eragingarriagoan bilatzeko eta abiarazteko. Horretarako filtro edo lupa berriak gehitu zaizkio aplikazioari.


Itzaltzeko ikonoak ere funtzionalitate berri asko dakartza.

Dena den, igarri diodan gauzarik nabarmenenak abiaratze abiadura eta ekipoaren errendimendua izan dira. Ematen du hardware berdinarekin eguneraketa bakoitzean ordenagailu berria daukadala.

FFDiaporama

ffDiaporama bideo sekuentziak sortzeko aplikazio bat da, horretarako iturri desberdinak erabiltzen dituelarik: tituluak, estatikoak edo animatuak; irudiak edo argazkiak, bideoklipak eta musika.

Azken baten ffDiaporama argazkiak, musika eta bideoak  muntatzeko aplikazio bat da. Irudi formatu guztiak, bideo formatu gehienak, eta gehien erabiltzen diren musika formatuak irakurri ditzake. Hortik aparte, 140 trantsizio eta 50 bideoak ikusteko gailu (smartphoneak, tabletak eta etxeko zinema sistemak barne) baino gehiago duen datu basea dauzka.

Nik egin dut probatxo bat eta hemen daukazue.




Hasiera baten konbertsio errore bat eman zidan baina sistemak eskatzen zituen ffmpeg libreri batzuk instalatu eta gero dena ondo joan da. Instalatu behar nituen libreriak hauexek dira: libarcodec-52, libarcodec-extra-52 eta libsox-fmt-all.

Dena den bideo nahiko astuna geratu zait (66 MB), agian Alexek proposatzen zuen metodoa aplikatu behar izan nuen.

Ubuntu One Windowserako

Ubuntu OneJabi Asurmendiri irakurri diot Berrian: “Ubuntu One eskuragarri dago Windows sistemetarako“.

Ubuntu One fitxeroak Interneten (hau da, “lainoan“) gordetzeko aukera eskeintzen duen zerbitzua da. Zerbitzuak  5 Gigabyteko tokia ematen dizu doan eta hortik gorakoak ordaindu egin behar dira.

Zerbitzu hau nabigatzailetik erabili daiteke baina Ubuntu sistema eragilearekin guztiz bateragarria da eta zure sisteman beste direktorio bat izango balitz agertuko zaizu zure fitxategi sisteman. Horrela ordenagailu diferenteetan lan egiten baduzu (etxean eta lanean adibidez) zure Ubuntu One karpeta sinkronizatuta izango duzu eta fitxategi gztiak toki desberdinetan eskuragarri. Beraz, agur USB pintxoekin ibiltzea atzera eta aurrera!

Orain arte arazoa zen zure ordenagailuetako batek Windows sistema erabiltzen bazuen zure “lainoko” fitxeroetara heltzeko nabigatzailea erabili behar zenuela. Orain Jabik komentatzen duen moduan, prest dago Windowserako sinkronizazio aplikazioa eta beraz gauzak asko erraztu dira arlo honetan.

Bestalde, Android mugikorren sistematan ere erabil daiteke zerbitzua.

Ubuntu 11.04 Natty Narwhal lehen inpresioak

Bueno azkenean egin dut Natty Narwhal bertsio berrirako bidea eta hemen uzten dizkizuet nire lehen inpresioak.

Lehenengo gauza harrigarria da ingurune grafikoa guztiz aldatu dutela. Orain sistemak Gnome ingurunearen ordez Unity dakar. Eta zer esan aldaketa honi buruz? Erabiltzaileok beti gara honetariko aldaketen “kontrakoak” gure erabilera ohiturak erabat aldatzen dituztelako baina ez zait asko kostatu egokitzea. Dena den software librean beti dago aldatzeko eta egokitzeko aukera eta nahi izan ezkero posible duzu Gnomera itzultzea, Alexi gertatu zaion moduan.

Mahaigainaren itxura aldaketatik aparte lehioen itxura ere aldatu da pixka bat (scrollak eta). Oraingoz aukera bat emango diot.

Nire ekipoari nabaritu diodan beste gauza bat hasieratzea azkartu egin dela izan da. Eguneraketa normal bat izan denez eta ez dudanez sistema hasieratik instalatu, agian kernelaren bertsio berriagatik izan daiteke. Linus Torvalds-ek berak esan du kernel berriaren errendimendua %50 hobetu dela.

Aplikazioetan aldaketa gutxi egon dira bulegotika paketea Libreoffice da orain eta multimedia kudeatzeko orain Banshee daukagu Rhytmbox maitagarriaren ordez.

Sekuritate arloan orain Apparmor aplikazioa dakar sistemak. Honi buruz ez dakit asko baian dirudienez aplikazio honek programa bakoitzari exekuzio profilak atxikitzeko aukera eskaintzen digu.

Firefox 4 Ubuntun euskaraz

Atzo Luberri blogean Alexek erakusten zigun zelan instalatu Firefox 4 ppa errepositorioak erabiliz.

Horretarako nahiko zen terminal bat zabaltzea eta hiru komando hauek exekutatzea:

$ sudo add-apt-repository ppa:mozillateam/firefox-stable
$ sudo apt/get update
$ sudo apt/get upgrade

Hori egin eta gero konturatu gara euskarazko paketeak ez direla instalatzen zuzenean, ezta hedapenak eguneratuta ere.

Sarean bilatu ondoren esteka honetan aurkitu ditut hizkuntza paketeak (32 biteko ordenagailuentzat eta 64 bitekoentzat). Euskarazko paketea eu.xpi da. Firefoxek zuzenean hantzematen du xpi paketea dela eta instalatzeko aukera ematen digu. Azkenean nabigatzailea berabiaraziko da ta gure Firefox 4a euskaraz agertuko zaigu.

Datorren egunetan nire lehen inpresioei idazteko asmoa daukat baina dagoeneko aurkitu dut kontuz ibiltzeko eskatzen duen gai bat. Esteka baten gainean saguaren eskumako botoia klikatzen duzunean menu bat agertzen da. Menu horretan “ireki fitxa berrian” eta “ireki leiho berrian” aukeren ordena orain artekoaren alderantzizkoa da. Beraz kontuz!

Libreoffice 3 probatzen

Ba nuen gogoa Libreoffice probatzeko baina ez nuen argi euskaraz erabili zitekeen.

Gaur Luberri blogean egiaztatu dute bulegotika pakete berria euskaraz erabiltzeko moduan dagoela eta bertan adierazitako argibideak jarraituz oso era errazean instalatu dut.

Dagoeneko martxan daukat eta, nahiz eta Openoffice paketearen irudi xaloa ez den aldatu, baditu hobekuntza nahiko eta oso ondo dabilela ematen du.

Abiaraztea oso azkarra izan da, itxura betikoa eta zuzentzaile ortografikoa ere bikain ari da. Zer gehiago behar dugu ba!