Tag Archive for euskara

Informazio teknologiak eta euskara

Argazkia: Alex Gabiria. Luberri

Argazkia: Alex Gabiria. Luberri

Garaia Berrikuntza Gunetik gonbitea jaso nuen eta atzo 2013ko apirilaren 17an Arrasatetik ibili nintzen “Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriakJardunaldia eskaintzen hizlari moduan.

Helburua izan zen, hiru orduko solasaldian erakustea posible dela ordenagailu edo tablet eta smarphoneekin euskaraz lan egitea.

Jardunaldiaren oinarri eta ondorio gisa bertan erabilitako materiala eta estekak wiki baten batu ditut hemendik aurrera erabiltzeko aukera izan dezagun. Gainera wiki hori zabalik utzi dut, nahi duenak editatu eta osatu dezan.

Hasieran sistema eragileak izan genituen ardatz. Horrela, Apple etxeko MacOSX sistemak, Microsoft Windowseko azken bertsioak eta GNU/Linux-eko Ubuntu aztertu genituen.

Momentu honetan Apple etxeak ez du inolako aukerarik ematen euskara erabiltzeko beraien sistematan nahiz eta euskaratuta izan aspaldi. Beraien lizentzia politika dela eta Apple-ek ez du bere kontroletik kanpo dagoen ezer sartzen uzten beraien sistemetara. Orain egun batzuk kanpaina bat abitu zen Change.org plataforman Apple konpainiari bere sistema euskaratu dezan eskatzeko. Dena den badaude MacOSXerako ere euskaraz dauden aplikazioak: OpenOffice, Firefox,.. eta horiek euskaraz erabili ditzakegu beste sistema guztietan bezala. eta guk uste dugunak baino askoz gehiago daudela uste dut.

Guztiz kontrakoa gertatzen da Software Librea erabiltzen duten sistematan. Euskaldunontzat software librea erabiltzea da aukera aproposena nire ustez. Momentu honetan software librea erabiliz sistema euskaraz izango duzu instalaziotik bertatik. Adibidez ikusi hurrengo aurkezpenenean Ubuntu 12.04 sistemaren instalazioan ematen diren pausuak.

Windows sistematan bestalde, bilakaera interesgarria gertatu dela iruditzen zait eta bai XP, Vista, eta 7 bertsioak euskaraz aurkitu ditzakegu. Horretarako saretik euskarazko LIP fitxategiak (Language Interface Pack) deskargatu eta instalatu behar ditugu. Windows 8 berria ere euskaraz jartzeko aukera dakar.

Ondoren nabigazioari ekin genion eta ikusi genuen zein garrantzitsua den nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia euskara izatea. Euskalbar tresna barra erabiltzen ikasi genuen eta baita konturatu ginen zein desberdina den hizkuntza trataera Google Apps eta Outlook.com hodeian dauden plataformen artean. Azken hau guztiz euskaratuta dago.

Gero testu prozesadoreetan eta nabigatzaileetan euskarazko hiztegien erabilera probatu genuen.

Ondoren ordenagailuak utzi eta sega-potoak euskaraz izateko aukerak aztertu genituen, zeren egon badaude. Horrela Android sistema duten Samsung Galaxy SII euskaraz ikusi genuen eta baita HTC Wildfire bat. Azken hau ez dago osorik euskaraz baina Custom Locale aplikazioa erabiliz posible dugu euskaraz dauden aplikazioak gure hizkuntzan erabiltzea nahiz eta telefonoa ingelesez egon (horrela adibidez Whatsapp euskaraz erabili dezakegu). Hemen kontutan izan behar dugu hain modan jarri diren Sare sozialen kasua. Tuenti, Facebook, Twitter, Youtube, Google+ denak euskaratuta daukate beraien webgunea baina ez kasu guztietan sega-potorako aplikazioa. Euskarazko aplikazioetan interesatuta bazaude oso leku interesgarria ian daiteke Euskalapps.

Gai honi buruz, aipatzekoa da Librezale taldekoek martxan jarri duten Android euskaraz proiektua. Ekimen honen helburua da sistema hori euskaratzea eta Google etxearen esku uztea sistema hori erabiltzen duten telefonoen artean euskara konfigurazio hizkuntza bat izan daiten.

Bukatzeko esan behar dut aukera ugari daudela proiektu hauetan parte hartzeko eta nik animatuko nizueke aplikazioren bat itzultzeko proiektuetan inplikatzera.

Hemen uzten dizuet baita ere, Euskadi Irratiko Abildua programan gai honi buruz egindako elkarrizketa.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Baina, zer da Gaurko Hitza?

Hasieran HITZA izan zen eta Maitek esan zuen “izan daitela bloga” eta BLOGA izan zen. Maitek ona zela ikusi zuen, eta Maitek bloga GAURKO HITZA deitu zuen.

Gero igandetan zerbait berezia ondo legokeela pentsatu zuen eta esan zuen “izan daitezela igandeko bideoak”. Maitek ona zela ikusi zuen, eta Maitek igandero bideoa argitaratu zuen.

Gero Youtubeko kanala ondo legokeela pentsatu zuen eta esan zuen “izan daitela Youtubeko kanala“. Eta jendea erruz hasi zen kanal horretara bideoak igotzen. Maitek ona zela ikusi zuen eta  GAURKO HITZA komunitatea sortu zen.

Ze azken batean proiektu hau hori da; atxikimendu libreko komunitatea. Euskal Hiriaren ernamuina. Euskalduna, baina beste hizkuntzetan hitz egiteko prest dagoena. Hiritarra, baina baserri giroa gutxiesten ez duena eta bere balorea ematen diona.

Eta Maitek ona zela ikusi zuen; eta Maitek eskerrak eman nahi zituen; eta Maitek sekulako festa asmatu zuen; eta komunitateak ez zion hutsegin, batzuk oholtza gaineko argipean besteok ilunpean. Eta Jonek eta Alaiak bat-batean sekulako bertsoak bota zituzten, eta Igorrek abestu zuen (euskaraz, ingelesez), eta Ibanek eta Imanolek bideo bana eskaini zuten, eta Patxik bere marrazkiak, Xabierrek Zuberoako historiak (hain urrun, hain gertu), Harkaitzek bidea erakutsi zigun (latinez, italieraz, frantsesez,… euskaraz), eta Anarik… indarra eskaini zigun, jarraitzeko behar dugun indarra…




Eskerrik asko Maite , Far Westetik! Segi horrela!

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Uhinbak. Mugikorrean euskarazko irratiak entzuteko aplikazioa

Aurrekoetan azaldu dizuet nire “smartphonean” erabiltzen ditudan aplikazioetako batzuk zeintzuk diren. Gaurko honetan beste baten berri emotera natorkizue, Uhinbak: euskal irratiak entzuteko aukera ematen duen aplikazioa.

Oraingoz Antxeta Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaia Irratia, Gure Irratia, Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Hala Bedi Irratia, Euskalerria Irratia, Ttakun-Ttakun Irratia, Txolarre Irratia eta Xorroxin Irratia entzun daitezke. Beste fase batean irrati gehiago eta baita telebistak sartzeko asmoa daukate.

Aplikazioa Android marketetik deskagatu dezakezu doan eta era oso errazean gainera. Bestalde kontutan izan beharko dugu irratiok entzuteko datu konexioa behar dugula sakelekoan.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Eta ez ahaztu: nabigatu euskaraz

Aurreko sarrera baten azaldu nuen zelan ipini Firefox 4 euskaraz. Adi zeren eta nabigatzaileko menuak euskaraz ikusi arren, horrek ez du esan nahi nabigazio-hizkuntza euskara denik. Azaldutako moduan instalatuz gero nabigatzeko lehenetsitako hizkuntza ingelesa izango da. Eta euskaraz jartzea oso inportantea da hizkuntzari “presentzia” ematen diolako sarean.

Beraz euskaraz nabigatu nahi baduzu eta Firefox erabiltzen baduzu sartu menuan: Editatu > Hobespenak

Eta Edukiak atalean Hizkuntzak hautatzeko botoian klikatu irudian azaltzen den moduan:

Firefox

Ondoren Euskara gehitu eta lehehengoa jarri hurrengo pantailan:

Hizkuntzak
Gogoratu: Nabigatu euskaraz!

Nabigatu euskaraz

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Euskalbar 3.9: Firefox 4 bertsiorako egokitua

Euskalbar, euskara abiapuntu hartuta, hitzen esanahia hiztegietan bilatzeko aukera eskaintzen duen Firefox nabigatzailerako gehigarria da.

Nabiagatzailearen bertsio berriarekin batera Euskalbar ere egokitu egin da. Ondorengo bideo honetan ikusi ditzkezue berrikuntza nagusiak.


Euskalbar 3.9 from assar on Vimeo.


Niri gehien gustatzen zaidana bilaketa konbinatuaren itxura berria da. Orain hiztegi desberdinetako emaitzak era erraz batean lortu ditzakezu pantaila berean.

Zorionak eta eskerrik asko Librezale eta EuskalGNU taldeei.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Firefox 4 Ubuntun euskaraz

Atzo Luberri blogean Alexek erakusten zigun zelan instalatu Firefox 4 ppa errepositorioak erabiliz.

Horretarako nahiko zen terminal bat zabaltzea eta hiru komando hauek exekutatzea:

$ sudo add-apt-repository ppa:mozillateam/firefox-stable
$ sudo apt/get update
$ sudo apt/get upgrade

Hori egin eta gero konturatu gara euskarazko paketeak ez direla instalatzen zuzenean, ezta hedapenak eguneratuta ere.

Sarean bilatu ondoren esteka honetan aurkitu ditut hizkuntza paketeak (32 biteko ordenagailuentzat eta 64 bitekoentzat). Euskarazko paketea eu.xpi da. Firefoxek zuzenean hantzematen du xpi paketea dela eta instalatzeko aukera ematen digu. Azkenean nabigatzailea berabiaraziko da ta gure Firefox 4a euskaraz agertuko zaigu.

Datorren egunetan nire lehen inpresioei idazteko asmoa daukat baina dagoeneko aurkitu dut kontuz ibiltzeko eskatzen duen gai bat. Esteka baten gainean saguaren eskumako botoia klikatzen duzunean menu bat agertzen da. Menu horretan “ireki fitxa berrian” eta “ireki leiho berrian” aukeren ordena orain artekoaren alderantzizkoa da. Beraz kontuz!

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Euskaldunak euskaraz ETBn

Telebista eta hizkuntzak direla eta beti izan dut kezka bat. Zergatik ez erabili telebista hizkuntzeekiko jakinmina sortzeko ikusleen artean. Gure etxeetako lehio elektroniko hoietan historikoki gaztelerara jo da, inertziaz edo eta askotaneuskaldunari bai euskaraz eta bai erdaraz egiten diote elkarrizketa berdina edo ETB2rako bada zuzenean eskatzen zaio erdaraz egiteko. Euskararen kalterako.

Gainera TDT dela eta telebista kateak ez dute erabiltzen teknologia horrek eskeintzen dituen aukera guztiak. Azpitituluak eta audio kanal multipleak adibidez.

Horregatik gaur lehenengo Iturrik Twiterren esandakoari eta gero Sustatun irakurritakoari helduz, nik ere sinatu dut Euskaldunak euskaraz ETBn sinadura bilketan, eskaria zentzuzkoa iruditzen zait eta.

Ondoren doa eskariaren argudioa zuk ere sinatu ezazun ondo iruditzen bazaizu (egun baten 700 sinaduratik gora lortu dute).

Euskaldunak Euskaraz ETBn

Hainbat erakunde ofizialetan euskaraz hizketan datorrenari erdaraz egin dezan eskatzea aspaldi debekaturik dagoen arren, egoera hori egunero ematen da oraindik non eta Euskal Telebistan.
Elkarrizketak, adierazpenak,e.a. euskaraz eta erdaraz bietan egitea ohitura zaharra da Euskal Telebistan. Zoritxarreko praxi horren ondorioz, euskara ikus ezin bihurtzen da euskaraz bizi ez diren herritarrentzat, eta euskaltzaletasuna ikus ezin bihurtzen da herritar guztientzat.
Euskaraz nahiz erdaraz berdin hitz egin ahal izatea gauza ederra da. Baina bietan berdin hitz egin ahal izateak ez du esan berdin zaigula batan ala bestean jardutea. Ez luke hala behar behinik behin, zeren egunen batean herri honetako elebidunei berdin bazaigu euskaraz ala erdaraz egitea, euskara galbidean dela esan ahal izango dugu.
Euskaldunak Euskal Telebistan erdaraz hizketan agertzeak ondorio kaltegarriak ditu euskararentzat. Adornuko hizkuntza bihurtzen du, euskaraz esandako guztia gero erdaraz errepikatzen delako. Zalapartarik gabeko euskaltzaletasun naturala estali eta ezkutatu egiten du.
Eredugarri gerta daitezkeen pertsonak behin eta berriz adierazpenak euskaraz egiten ikusteak (erdal kanalean azpitituluz osaturik) euskaltzaletasuna ereiten du ikusleen bihotzean emeki eta etengabe. Euskara hobesteko mezu subliminala dakar. Pertsona horrek euskararen aldeko hautu pertsonala egin duela erakusten du apalki eta zalapartarik gabe. Gaur egun eskaintzen zaigun euskara eta erdararen arteko berdintasun axolagabea berriz, euskararen galgarria gertatzen ari da, gure gizartean gero eta maizago ikus dezakegunez.
Azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.
Euskal Telebista euskararen mesedetan lan egiteko sortu zen, baina helburu horri beste batzuk nagusitu zaizkiola bistan da. Dena den, gainerako eztabaida gaiak oraingoz bazter utzi eta adostasunik zabalena iristearren azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, ETB zertarako sortu zen une batez oroituz, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.

Sinatzeko zoaz ekimenaren webgunera.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Wikipediak 10 urte

wikipedia Historian zehar asko izan dira gizakiaren jakituria biltzeko saiakuntzak. Alexandriako liburutegitik hasi, Frantziako Ilustrazioan Diderotek egin zuen saiakeratik pasatu eta XXI. mendera heldu gara helburu berarekin. Gauza da orain komunikazio teknologiei esker posible izan zaigula jakituri guzti hori era erraz batean bildu eta zabaltzea.

Jimmy Wales ekintzaile estatu batuarra izan zen ideia izan eta praktikara eraman zuena: gizateriaren jakituria biltzea era kolaboratiboan webgune ireki batean. Eta Wikipedia sortu zuen.

Akademiatik kritika ugari izan ditu proiektuak baina errealitatea askotan oso gordina da eta Wikipedia aurrera doan einean beste saiakera akademikoago batzuk bidean gelditu dira (Encarta adibidez).

Bestalde, proiektu honekin hizkuntza gutxituek aukera izan dute bere garapenerako, era ireki eta errazean sarrerak gehituz hizkuntza bakoitzeko bertsioetara. Euskarak ere 63.000 sarreratik gora ditu Wikipedian, auzolanean egindako jakintza bilgune honek. Euskaraz egindako handienetarikoa; handiena ez bada.

Uste dut gure kulturarako oso interesgarria dela Wikipedian bultzatzea; sarrera berriak sortuz, daudenak hobetuz …

Oraintsu entzun dut Eusko Jaurlaritzak dirutza gastatuko duela euskarazko Entziklopedia bat sortzeko proiektuan. Eta, ez zan hobea izango Wikipedia moduko proiektu ireki batean inbertitzea diru hori?

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Sukal-Herria, jalgi hadi mundura!

Aste honetan Michelin izarrak banatu dira Donostian. Ez dut kalkulurik egin baina ematen du dentsitatez, gurea dela munduan kilometro kuadroko izar kopuru handien duen herria.

Gai honi lotuta Markos Zapiain-i entzun izan diot izena aldatu behar geniola gure herriari. Euskal Herria deitu beharrean Sukal Herria deitu behar geniokeela dio gure “filosofo kontenplalariak“. Eta ez du arrazoirik falta. Azken urteotan euskal identitatearen ikur eta enbaxadore bihurtu bait dira Arzak, Subijana, Argiñano eta enparauak.

Nolanahi ere, Markosek beste gogoeta bat ere egiten du gai honi buruz. Bere beldurra da ea ez garen kanpoko irudi mutu bat ematen ariko, non eta bere hizkuntza propioa duen herrian. Berarentzat sukaldaritza edo Chillidaren eskultura bultzatzea ondo dago baina, zer egiten dugu adibidez gure idazleekin? Zelan bultzatu kanpoan gure hizkuntzaren presentzia? Zer egiten dugu gure dantzariekin, abeslariekin, orkestrekin,…? Zelan bultzatu gure adierazpen kultural propioak?

Ematen du horretarako Etxepare Institutua sortu dugula. Baina gauzak oso motel doaz,… eta mundua ziztu bizian!

Etxepare Institutua orain dela ia bi urte jarri zen martxan baina adostasun politiko faltagatik edo, ez du lortu oraindik bere “gurutzaldi-abiadura“.

Interkonektatutako mundu honetan bi urte hauetan ez du lortu hain beharrezkoa den webgune txukun bat egitea ere. Martxan jarri orduko eta gobernu aldaketa dela medio eztabaida berri bat sortu da. Orain ematen du erakunde hau arduratuko dela erdaraz sortzen duten egileen lanak ere bultzatzen. Niri ez zait txarto iruditzen. Asuntoa da, betiko moduan, baliabideek erabakiko dutela momentu bakoitzean zein bultzatu eta zein ez. Horregatik zalantzak sortzen zaizkit erabakitzeko orduan zein izan daitekeen aukera irizpidea, adibidez hiru egile hauen artean: Itxaro Borda, Bernardo Atxaga eta Espido Freire.

Enpresek badakite merkatuan erreferentzi izatea lortzeko zure identitate marka lortu behar duzula, eta ematen du gure kultura arduradunei “identitate” hitzak higuin pixka bat ematen diela, eta horrela ez goaz inora hain txikiak izanik eta hain handiak gure lehiakideak.

Horregatik gure identitate marka aurkitu behar dugu. Eta niretzat ez dugu asko bilatu behar: gure identitate marka, beste inork ez duena, EUSKARA da.

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:

Zimbra euskaraz

Zimbra groupware-a bezero-zerbitzari arkitektura duen kolaborazio sistema da. Aplikazio hau software librea diren zenbait programetan oinarriturik dago, hala nola: OpenLDAP, Postfix, Fetchmail, SpamAssassin, Amavis, ClamAV, MySQL, etab.

Zimbra, estandarretan oinarritua dago eta hainbat funtzionaltasun onartzen ditu: iCal egutegi formatua onartzen du, egutegiak konpartitzeko eta publikatzeko gaitasuna du; errekurtsoen erreserba, posta zerrendak, mezularitza, antibirusa eta spam-aren aurkako sistema ere badu.

Hemendik aurrera, TKNIKAn egindako lanari ezker, euskaraz erabiltzeko aukera izango dugu. Hemen dituzue Zimbra euskaratzeko jarraibideak

Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez: