Tag Archive for firefox

Eta ez ahaztu: nabigatu euskaraz

Aurreko sarrera baten azaldu nuen zelan ipini Firefox 4 euskaraz. Adi zeren eta nabigatzaileko menuak euskaraz ikusi arren, horrek ez du esan nahi nabigazio-hizkuntza euskara denik. Azaldutako moduan instalatuz gero nabigatzeko lehenetsitako hizkuntza ingelesa izango da. Eta euskaraz jartzea oso inportantea da hizkuntzari “presentzia” ematen diolako sarean.

Beraz euskaraz nabigatu nahi baduzu eta Firefox erabiltzen baduzu sartu menuan: Editatu > Hobespenak

Eta Edukiak atalean Hizkuntzak hautatzeko botoian klikatu irudian azaltzen den moduan:

Firefox

Ondoren Euskara gehitu eta lehehengoa jarri hurrengo pantailan:

Hizkuntzak
Gogoratu: Nabigatu euskaraz!

Nabigatu euskaraz

Euskalbar 3.9: Firefox 4 bertsiorako egokitua

Euskalbar, euskara abiapuntu hartuta, hitzen esanahia hiztegietan bilatzeko aukera eskaintzen duen Firefox nabigatzailerako gehigarria da.

Nabiagatzailearen bertsio berriarekin batera Euskalbar ere egokitu egin da. Ondorengo bideo honetan ikusi ditzkezue berrikuntza nagusiak.


Euskalbar 3.9 from assar on Vimeo.


Niri gehien gustatzen zaidana bilaketa konbinatuaren itxura berria da. Orain hiztegi desberdinetako emaitzak era erraz batean lortu ditzakezu pantaila berean.

Zorionak eta eskerrik asko Librezale eta EuskalGNU taldeei.

Firefox 4 Ubuntun euskaraz

Atzo Luberri blogean Alexek erakusten zigun zelan instalatu Firefox 4 ppa errepositorioak erabiliz.

Horretarako nahiko zen terminal bat zabaltzea eta hiru komando hauek exekutatzea:

$ sudo add-apt-repository ppa:mozillateam/firefox-stable
$ sudo apt/get update
$ sudo apt/get upgrade

Hori egin eta gero konturatu gara euskarazko paketeak ez direla instalatzen zuzenean, ezta hedapenak eguneratuta ere.

Sarean bilatu ondoren esteka honetan aurkitu ditut hizkuntza paketeak (32 biteko ordenagailuentzat eta 64 bitekoentzat). Euskarazko paketea eu.xpi da. Firefoxek zuzenean hantzematen du xpi paketea dela eta instalatzeko aukera ematen digu. Azkenean nabigatzailea berabiaraziko da ta gure Firefox 4a euskaraz agertuko zaigu.

Datorren egunetan nire lehen inpresioei idazteko asmoa daukat baina dagoeneko aurkitu dut kontuz ibiltzeko eskatzen duen gai bat. Esteka baten gainean saguaren eskumako botoia klikatzen duzunean menu bat agertzen da. Menu horretan “ireki fitxa berrian” eta “ireki leiho berrian” aukeren ordena orain artekoaren alderantzizkoa da. Beraz kontuz!

Firefox 3.1 Ubuntun

Asier Sarasuak idatzia.

Mozilla fundazioa Firefoxen bertsio berria prestatzeko lanetan ari da, 3.1 bertsioa alegia.

Bertsio honetan hiru berrikuntza aipatuko nituzke:

  • TraceMonkey, Javascript motore berria: orain Javascript asko erabiltzen duten orriak ziztu bizian kargatzen dira nabigatzailean.
  • Nabigatze pribatua: modu honi esker, erabiltzailearen jardueraren aztarna guztiak ezabatu egiten dira nabigatzailetik.
  • HTML5 espezifikazioko zenbait etiketa onartu dira, eta horien artean sarean gehien aipatu direnak eta etiketak dira. Hauei esker, orain zenbait audio eta bideo formatu pluginik gabe ikus daitezke.Proba egin nahi baduzue, begiratu hau eta entzun hau Firefox 3.0 zaharrarekin eta Firefox 3.1 berriarekin.

Firefox 3.1 beta moduan erabil daiteke jadanik, Shiretoko izenarekin. Ubunturen erabiltzaileok, gainera, zorioneko gaude, Canonicaleko programatzaile batek biltegi bat sortu baitu Launchpaden Shiretokoren azken garapen bertsioa eduki dezagun beti. Une honetan 3.1b3pre bertsioa dago eskuragarri. Instalazioan ez da ukitzen Ubuntuk modu lehenetsian dakarren Firefoxa; beraz, arazorik gabe erabil daitezke biak batera.

Ubuntun instalatzeko jarraitu urrats hauek:

1.-Gaitu errepositorioa: joan Synaptic-en “Ezarpenak > Errepositorioak” atalera eta sortu errepositorio berria balore hauekin:

irudia.png

Edo editatu zuzenean sources.list fitxategia:

$ sudo gedit /etc/apt/sources.list

eta gehitu lerro hau:

deb http://ppa.launchpad.net/fta/ubuntu intrepid main

2.-Birkargatu:

$ sudo apt-get update

3.-Instalatu: bilatu firefox 3.1 Synaptic-en, edo:

$ sudo apt-get install firefox-3.1

On egin.

Arazotxo batzuk Firefox-eko gehigarri eta hedapenekin.

Aldaketek beti dakarte gauza onak eta arazoak, hori gertatu zait niri ere eguneraketarekin. Aurretik komentatu dugu nola OpenOffice euskaraz erabiltzen dugunok azkenean lortu dela eguneratzearekin batera gure bulegotika paketea ere euskaraz izatea azken bertsioan. Bestalde, Rhythmboxek dakarren berrikuntza ere ez da nolanahikoa.

Dena den gaur Firefox bertsio berriarekin (3.0b5) izan ditudan arazotxoak komentatu nahi ditut. Batzuk konpondu dira beste batzuk laster.

Lehenengoa.  Nik Euskalbar, FireFTP eta Gspace hedapenak erabiltzen ditut. Lehengoarekin arazorik ez, nire hiztegiak martxan dira. Beste biak ez dabiltza eta eguneratzen direnean abisu bat hartuko dudalakoan geratu naiz. Ea laster den!

Bigarrena. Hasiera batean bideoak ezin nituen ikusi eta pluginak instalatzeko lehioa zabaldu zitzaidan bertan lehenengoa aukeratu nuen (Swfdec). Ordutik ona bideo bakoitzean PLAY itxurako irudi bat agertzen da  eta bideoak ez doaz fin. Konpontzeko SWfdec plugina desinstalatu dut Synaptic erabiliz. Horretarako Bilaketa laukitxoan swfdec-mozilla jarri eta aurkitzen duenean guztiz desinstalatu. Orain bideoak oso ongi ikusten dira.

AptUrl

Ubuntu 7.10 instalatu eta gero bere berrikuntzak probatzen nabil.

Hauetako bat AptUrl da; programak nabigatzailetik instalatzeko aukera ematen duen aplikazioa.

Orain arte softwarea instalatzeko aukera bi genituen: edo terminal bat ireki eta apt-get erabili edo Synaptic erabili mahaigainatik.

Orain Firefox zabaldu eta helbidean apt:// idatziz aplikazio hori instalatzen hasiko da. Oso interesgarria.

Youtubeko bideoak entzuteko

Azken egunotan arazo bat somatu diot nire Ubuntu sistemari: Youtubeko bideoak ez nituen entzuten Firefox erabiliz.

Foroetan bilatzen ibili eta gero, badirudi Flash Playeren eguneraketa batekin konpontzen dela arazoa.

Beraz webgune honetatik .tat.gz fitxeroa deskargatuko dugu. Fitxero hori deskonprimitu eta gero install_flash_player_9_linux direktorio bat sortuko da.

Orduan terminal bat abiaraziko dugu eta direktorio horretara joango gara, gero ./flashplayer-installer idatziko dugu eta programa instalatzen hasiko da.

Momentu batean Firefox ixteko eskatuko digu eta gero Firefox instaltuta dugun karpetaren helbidea. Nire kasuan /usr/lib/firefox da.

Orain entzuten ditut Youtubeko bideoak.