Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. CC: BY-SA.
Snowblind by Themes by bavotasan.com. Powered by WordPress.
Commemorating the 20th anniversary of the Linux operating system the Linux Foundation has produced this video.
I’ve heard about this event through Jokin Lacalle. He thinks that it may be well to view with the students in the classroom.
Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:
Continue Reading »Atzo Luberri blogean Alexek erakusten zigun zelan instalatu Firefox 4 ppa errepositorioak erabiliz.
Horretarako nahiko zen terminal bat zabaltzea eta hiru komando hauek exekutatzea:
Hori egin eta gero konturatu gara euskarazko paketeak ez direla instalatzen zuzenean, ezta hedapenak eguneratuta ere.
Sarean bilatu ondoren esteka honetan aurkitu ditut hizkuntza paketeak (32 biteko ordenagailuentzat eta 64 bitekoentzat). Euskarazko paketea eu.xpi da. Firefoxek zuzenean hantzematen du xpi paketea dela eta instalatzeko aukera ematen digu. Azkenean nabigatzailea berabiaraziko da ta gure Firefox 4a euskaraz agertuko zaigu.
Datorren egunetan nire lehen inpresioei idazteko asmoa daukat baina dagoeneko aurkitu dut kontuz ibiltzeko eskatzen duen gai bat. Esteka baten gainean saguaren eskumako botoia klikatzen duzunean menu bat agertzen da. Menu horretan “ireki fitxa berrian” eta “ireki leiho berrian” aukeren ordena orain artekoaren alderantzizkoa da. Beraz kontuz!
Ubuntu Basque Experience blogean publikatuta.
Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:
Continue Reading »Ba nuen gogoa Libreoffice probatzeko baina ez nuen argi euskaraz erabili zitekeen.
Gaur Luberri blogean egiaztatu dute bulegotika pakete berria euskaraz erabiltzeko moduan dagoela eta bertan adierazitako argibideak jarraituz oso era errazean instalatu dut.
Dagoeneko martxan daukat eta, nahiz eta Openoffice paketearen irudi xaloa ez den aldatu, baditu hobekuntza nahiko eta oso ondo dabilela ematen du.
Abiaraztea oso azkarra izan da, itxura betikoa eta zuzentzaile ortografikoa ere bikain ari da. Zer gehiago behar dugu ba!
Ubuntu Basque Experience blogean publikatuta.
Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:
Continue Reading »Zimbra groupware-a bezero-zerbitzari arkitektura duen kolaborazio sistema da. Aplikazio hau software librea diren zenbait programetan oinarriturik dago, hala nola: OpenLDAP, Postfix, Fetchmail, SpamAssassin, Amavis, ClamAV, MySQL, etab.
Zimbra, estandarretan oinarritua dago eta hainbat funtzionaltasun onartzen ditu: iCal egutegi formatua onartzen du, egutegiak konpartitzeko eta publikatzeko gaitasuna du; errekurtsoen erreserba, posta zerrendak, mezularitza, antibirusa eta spam-aren aurkako sistema ere badu.
Hemendik aurrera, TKNIKAn egindako lanari ezker, euskaraz erabiltzeko aukera izango dugu. Hemen dituzue Zimbra euskaratzeko jarraibideak
Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:
Continue Reading »Bihartik hasita hilaren lehenengo asteazkenetan Software Librearen zaleak biltzeko aukera eskaintzen du H4CKt3n30 espazioak
Dani convoca los primeros miércoles de cada mes a todos aquellos interesados en el software libre en el Nuevo Espacio H4CKt3n30 que tomará los locales del Hika Ateneo de Bilbao.
Son varias las actividades y proyectos que se esperan llevar a cabo en ese espacio; para conocerlos nada mejor que visitar el blog de Dani
Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:
Continue Reading »Irailaren 20an Eusko Jaurlaritzak antolatu duen Software Librea Bultzatzeko Bulego Teknikoa (SALE) delakoaren aurkezpena izango da Bilbon.
Aurkezpen horretan, besteak beste, administrazio publikoan software librearen erabileraren esperientzia ezberdinak aurkeztuko dira, horien artean Alberto Ortiz de Zaratek bultzatutako Open Data Euskadi. Egitarau zehatza Sustatun daukazue.
Deialdia irailaren 20rako da 9:30etatik 14:00etara Euskalduna Jauregian, Bilbon.
Ekimen instituzional hauek beti daukate propaganda kutsua eta gero askotan ez dago ezer izen ponpoxo baten atzean. Ea ekimen honekin oraingoan benetan lortzen dugun Software Libreak ematen dituen aukerak aprobetxatzea.
Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:
Continue Reading »Datorren larunbatean, 18an, Software Freedom day ospatuko da mundu osoan. Hemen, Bilbon eta Zarautzen antolatu dira ekintza batzuk.
Hauxe da Bilboko egitaraua:
Egun osoan 10:30tik 18ra Arenalean karpa bat egongo da. Software libreari buruzko zalantzak argituko dira, Ubuntu sistema eragilearen CDak oparituko dira eta musika edo programa libreak kopiatuko dira USB pendrive batekin hurbiltzen bazara.
Bestalde, Ekoetxean ere jarduera batzuk prestatu dira:
Zarautzera hurbiltzea nahiago baduzu hemen daukazu bertako egitaraua.
Anima zaitez eta zatoz!
Partekatu - Compártelo - Share it - Partagez:
Continue Reading »
Iruzkin berriak