Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Pepe Txosna

Meñaka "Meñakan entzute handikoa zan Pepe Txosna. Niri haren pasadizo bat baino ez jat geratu gogoan. Polita da eta idatzirik itxi nahi neuke hemen. Holantxe da:

Gure gizon hau animaliarik gogorrenei aurre egiteko gai zan. Inoren ez ezeren aurrean bildurtzen ez zana. Sarri ibili behar izaten ei eban etxerik etxe. Behin baserri baten txakur itzel bat agertu jakon, iruntsi beharrean. Beste batzuetan makila-punta aho ondora hurreraturik menderatzen zituan. Oraingoan, barriz, ukabila ahotik sartu, barrutik buztanari oratu eta iruntzitara jarri ei eban…! Istorio hau eskola-umeen artean bala-bala zabaldurikoa da. Horra hor Sollubepekoen irudimena eta umorea…!"

 Testu polit hau Luis Baraiazarraren (Meñaka, 1940) "Nire umetako Meñaka" (Meñakako udala, 2005) liburutik aterata dago. Liburu hau asteburuan heldu jatan eskura eta benetan oso polita da. Bertan Luisek 36ko gerra osteko Meñaka aurkezten deusku bere atal guztietan: familia, etxea,eskola, jaiak, entretenigarriak, jolasak, ofizioak, baserriko lanak, janari-edartaik, ohitura zaharrak, herriko pertsonaiak eta abar. Etnografi liburu zoragarria.

 Oso liburu gomendagarria Meñakakoa bazara edo Meñakako sustraiak badituzu edo baita etnografiko gaiak gustatzen bajatzuz.

 Bestalde, zegatik aukeratu dodan aurreko zatitxo hori? ba neuk ere Meñakako sustraiak ditudalako eta  Pepe Txosna nire aitite zalako. Testutxu horrek eta nire aitarekin izandako solasaldiak lagundu deust nire aitite apurtxo bat gehiago ezagutzen ni oso gazte nintzelarik hil zan gixajoa eta.

 Beste baterako itxiko doguz Pepe txosnaren historioak.

0 Comments

1 Pingback

  1. zabaldu.com

Leave a Reply