Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Lekuak.

Lekuak Bernardo Atxaga. Pamiela 2005. (Reseña)
 
"Soinujolearen semea" liburua irakurri nionetik oso identifikatuta sentitzen naiz Atxagarekin, bai bere obrarekin eta baita bere pentsamenduarekin ere, eta "Lekuak" izan da identifikazio horren konfirmazioa.
 
Liburu hau errekopilazio bat da eta aukeratutako textuek oso argi adierazten dute  Euskal Herrian azken berrogei edo berrogeitahamar urteotan jaiotako euskaldunen bizipen asko. Atxagak textu hauekin posizio politiko bat finkatzen du, (agian nahi gabe) eta hori ez da oso  erraza egiteko momento hauetan, markatuta geratzen bait zara. Baina nik uste dut Atxagak bilatu duela hori egiteko behar zuen askatasuna.
 Bigarren zatia poetikoagoa da. Eta asko gustatu zait elurrarekin egiten duen jolasa.
 
Bestalde liburua oso modernoa iruditu zait. Irakurtzen nengoela blog bat irakurtzen nengoela iruditu zait. Atal laburrak, sakonak eta interes handikoak.
 
 PUNTUAZIOA: emoticon

Leave a Reply