Fernando Molinak dokumentazio eta ikerketa lan sendoa egin du liburu mardul hau osatzeko. Bertan On Jose Maria Arizmendiarrieta (Markina, 1915 – Arrasate, 1976) bere osotasunean agertzen zaigu eta gaur egun Mondragón Corporación Cooperativa (MCC) delakoaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren lanaren testigantza aurkezten zaigu.
Bestalde, liburu hau, XX. mendeko Euskadiren ispilu ere bada. Eta hala, argi erakusten du euskal gizarteak baserri girotik hasitako bidea nolaheltzen den industri garapenera. Liburu honek José María lanean lotu barik ia bere eriotzararte erakusten digu eta bere printzipioetatik hurrundu gabe, askotan korronte politiko eta kultural hedatuenen aurka. Printzipio hoiek sozialismo katolikotik hurbilago agertzen dira abertzaletasunetik edo boterean zegoen frankismotik baino.
Arizmendiarrietaren bizitza edo Euskadiko mugimendu kooperatiboaren historia ezagutzeko derrigorrez irakurri beharreko liburua.
Leave a Reply