Bilbok duen ezaugarrietako bat mendiz inguratuta egotea da. Horregaitik deitzen diote "El Botxo". Horrek egin du baita ere Bilboko biztanleen artean mendizaletasun itzela egotea. Egia esan niri izugarria iruditzen zait Bilboko hiri batean bost edo hamar minutu ibiltea eta mendi inguru lasai eta zoragarrietan murgiltzea. Inguru hauetatik Pagasarri mendia da jende gehien biltzen duena, baina gaur Arnotegira igo naiz bake apur bateren bila, ze igandetan Pagasarri jendez gainezka egoten da.
Nire ibilbidea Bilboko San Adrian auzoan hasten da eta behin Iberdrolako bulegoetara heldu eta gero ezkerretara Irustako bidera egingo dugu. Irustako bide asfaltatua amaitzen denean eskerretik jarraituko dugu bidea eta Malmasin eta Buia auzoa ikusten dugunean bidexkak beherako malda hartu baino lehen eskumako bide aldapatsua hartuko dugu. Poste elektrikoek markatzen digute bidea. Gero antena zuri-gorri baterantz abiatuko gara eta bere azpian Oskortako atseden lekura helduko gara. Bistak izugarriak dira eta Serantes, Jata, Sollube, Oiz, Malmasin, Gorbeia, Upo, Pagasarri mendiak lagun izango ditugu bide osoan.
Behin Oskortako atsedenlekura heldu eta gero gezi bat ikusiko dugu "Castillo 12 min." esaten duena. Berari jarraituz eta aldapa gora egiten duen bidexka bat jarraituz hamar minututan helduko gara Karlisten gerratako gaztelu edo gotorlekura. Bertan dago Arnotegiko buzoia.
Aurrerago jarraituz "Bertize geodesiko" zuria ikusiko dugu eta bertatik San Roke, Pagasarri, Ganeta, Eretza eta Bilboko Itsaadarraren bistak izugarriak dira. Puntu horretatik aurrera jarraituz beheranzko bide hasiko dugu bidxka batetik pistara heldu arte. Lehenengoko gurutzean eskumatara eta bigarrenean eskerretara eginaz pistatik Pagasarrira doan bidea aurkituko dugu Athletik taberna dagoen inguruan. Bidea jarraituz San Adrian auzora helduko gara bi ordu inguruko ibilalditxoa egin eta gero eta Bilbon bertan.
Leave a Reply