Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Durangoko Azoka. Jarraipena.

Orain egun batzuk Azokan egon ginen eta nire kronikatxoa idatzi nuen blog honetan. Bertan beste gauza eta apunte batzuen artean idatzi nuen Azokaren ereduak erreflexio bat behar zuela.  Ba gaur toki desberdinetatik idea horren aldeko albiste bi irakurri ditut. Lehenengokoan Fermin Muguruzak esaten du agian uda partean beste Azoka bat egin beharko litzatekeela. Bigarrenenan Txetxu Barandiaranek proposamen ugari egiten ditu azokaren eredu gaurkotuago bat lortzeko. Eta Txetxu arloko profesionala da eta Feria ugaritan ibiltzen da, beraz kontutan izateko iritziak direla uste dut.

Leave a Reply