"A veces se acumulan las notas o los posts pendientes de comentar hasta que casi por azar se cruzan y relacionan con otros más recientes."
Esaldi hau Txetxuk idatzi zuen bere blogean eta gaur errekuperatu dut ze gauza bera gertatu zait.
Asuntoa da Rubenek Chris Andersonen "The Long Tail" liburua oparitu zidala eta irakurtzen nabilela. Beste asunto bat da Durangoko azokan egon nintzela eta bertatik zapore gazi-gozo batekin irten nintzela (dena den gehiago kezkatu naiz bai antolatzaileeen eta baita erakusleen balorazioekin baina hori beste baterako utziko dugu). Eta gauza hoietan nenbilela burua borbroka hasten zait eta ikusten dut euskal produkzioa buztan luzearen azken mugetan. Eta neure buruari galdetzen diot Durangoko zenbat liburuk izango dute, demagun… 50 irakurle baino gehiago. Erantzuna: oso gutxik. Beraz ez dute publikatzen dirua ateratzeko, agian gaia gustokoa dutelako edo errekonozimendua lortzeko edo…
batek daki!.
Orduan, ez duzu uste Andersonek azaltzen duen "0 stock" behar duen gai baten aurrean gaudela? zergatik sortzaileek ez dute era librean sarean publikatzen? Formatuaren arazoa izango ote da?
Horretan nenbilela Jabi Zabalak bere blogean idatzitako artikulu bat etorri zait eskura "Akelarrea euskal buztan luzean" eta uste dut berak proposatzen duen bidea, hau da, digitalizazioa dela euskal produkzioak duen gerorako bide bakarra. Bai deskatalogatutako ekoizpenetan eta baita produktu berrietan ere, eta era librean bada askoz hobeto.
Zertarako behar dugu Ama Lur filma Euskadiko Filkategiaren artxiboetan inork ikusteko moduan ez badago? (edo behintzat Donositiara joan barik). Non aurkitu daitezke adibidez Maite Idirinen abestiak?
Gauza hoietarako balio du sareak, erabili dezagun!. Ba dakit hemen egileen eskubideen arlo konplexuan sartzen garela baina baten batek egin du inoiz ikerketaren bat jakiteko euskal ekoizpenek zenbat diru mugitzen duen eta diru hori beste era batera lortu ahal den?
Gauza hauek egiten diren bitartean: Arre astoa!
felipe
Total interesgarria begitandu jat zeure iritzia.Euskara bide berrien bitartez ere hedatu beharko dalakoan nago.