Larunbatean Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldearen 30. urteurrena ospatu genuen. Horretarako ehun pertsona inguru batu gara jai giro ederrean.
Ospakizuna eguerdian hasi zen eta bai oraingo dantzariak eta baita izandakoak ere Lameratik ibili ginen dantzatuz eta herria girotuz. Ondoren "argazki ofiziala" atera eta gero, Casino Jatetxean bazkaldu genuen eta gero Trikizio taldearekin erromeri bikaina ospatu genuen.
Eguneratuta Abenduaren 25ean: Argazki gehiago hemen.
oier
Zorionak Alkartasunakoei!
Portzierto, Patxi Beitiaren berririk ba al duzue? Gorantziak Eibar aldetik.
oier.
oier
Zorionak Alkartasunako dantzari eta dantzari izandako guztiei!
Portzierto, Patxi Beitiaren berririk ba duzue? Goraintziak Eibar aldetik.
oier.
Administrator
Eskerrik asko Oier!
Pozgarria da holako jaitxu bat egitea, jendea berriro batu, “antzinako” kontuak berriro gogoratu eta denbora pasatu eta jendea ez dela asko aldatzen ikustea, kilo batzuk eta ule zuria izan ezik.
Pertsonen arteko gorabeherak aparte utzita, nire ustez, izugarria da taldeak nola lortu duen pertenentzi sentimendua sortzea nahiz eta jendeak taldea orain dela urte asko utzita izatea. Eta baita orain ditugun denborak izanda taldeak lanean gogotsu jarraitzea.
Patxi Beitia zahartu egin zaigu eta dirudienez ahul eta gaixo dabil. Pozik hartu zuen gonbidapena eta bazkarira etortzekoa zan baina azkenean urduri jarriko zelakoan edo ez etortzea erabaki zuen.
Denbora ez da alferrik pasatzen.