Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Konpondu konpondu.net

Aste honetan hautsak arrotu dituen albiste bat izan genuen euskal blogosferan. Lehendakariak gaurkorako deituta zuen prentsa aurrekora euskal blogariak deituko zituela jakin zenetik hain zuzen ere.

Zu gonbidatuta zaude? Ni ez. Ni bai. Joango zara? Ni ez. Ni ere ez. Ba ni bai.

Asuntoa zan Lehendakariak www.konpondu.net webgunea aurkeztu behar zuela bake prozesuari guztien arteko elkarrizketa erabiliz bultzada emateko. Eta horretarako webgune honi ipinten da munduan zehar dauden esukaldunen parte hartzea bultzatzeko.

Ni ere gonbidatuta egon naiz, baina laneko asuntoak zirela eta ez naiz joan. Teleberrian ikusi dut albistea eta interesgarria iruditu zait. Irudietan uste dut Alberto ikusi dudala.

Atzo sartu nintzen webgunean eta formulario bat bakarrik zeukan. Parte hartu dut laukitxoak betetuz eta oraintxe arratsaldeko lauretan saiatu naiz ea aldaketarik egon den ikusteko eta ez dabil!!.

Paradojikoa izan arren, mesedez konpondu konpondu.net!

 GAUEKO HAMARRAK: Bueno, badabil eta egia esan ez dut ulertzen proiketua, ezta bake prozesuan izan ditzazkeen posibilitateak ere. Bloga da lehendabiziko sarrera eta egia esan nahiko irudi txarra ematen du: betiko topikoak, betiko txorradak,… Nire iritxia emateko gogoa kendu dit.

Dena den agian goizegi da oraindik eta herrietan sortutako foroak izan daitezke baliozkoenak. 

3 Comments

  1. Bai, neu nintzen!

    Oraintxe badabil, saiatu berriro, Josu.

  2. Bai, neu nintzen!

    Oraintxe ongi dabil. Saiatu berriro, Josu.

  3. Nik ere zure antzeko iritzia dut proiektu honi buruz. Seguraski garrantzizkoena ez da webgunean ikusten dena, atzean dagoena baizik.

    Dena den, gure inguruan ez daude parte hartzeko ekimen ugari. Beraz, ikusi beharko dugu ea zertan geratzen den. Gu behintzat erne ibiliko gara!

    Dagoenekoz gaur goizekoari buruzko post bat argitaratu dugu (gaztelaniaz).

    Ondo izan.

Leave a Reply