Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Zelan hobetu multimedia esperientzia Ubunturekin.

 Ubuntuk bere kabuz bakarrik soinu eta bideo formatu libreak erreproduzitu ahal ditu (adibidez ogg edo Xvid formatuak), baina normalean entzun edo ikusi nahi ditugun fitxeroak ez daude formatu libreetan (mp3, wma, real audio,…) eta beraz ezin ditugu ez entzun ez ikusi. Artikulu honetan hau nola lortu azalduko dugu.

Hasi orduko jakin behar dugu multimedia fitxeroak erreproduzitzeko Ubuntuk Totem aplikazioa erabiltzen duela Gstreamer motorrarekin eta orduan motor horrentzako kodeak bilatu eta instalatu behar ditugu.

Lehenengo eta behin repositorioak aldatu behar ditugu, horretarako /etc/apt/sources.list fitxeroan kodekak dauden repositorioak jarri behar ditugu. Nik "Seveas’ Ubuntu Packages" erabili dut eta ondo joan zait. Nahi izanez gero nire fitxeroa bajatu dezakezu hemendik eta gero /etc/apt direktorioan kopiatu.

Behi hori egin eta gero GPG klabea importatu behar dugu zeren eta fitxeroak sinatuta datoz eta bestela errore bat emango zigun. Klabea inprotatzeko terminal bat zabaldu eta ondorengoa tekleatu:

wget http://seveas.imbrandon.com/1135D466.gpg -O- | sudo apt-key add –

Ondoren paketeen katxea gaurkotu beharko dugu komando honekin:

sudo apt-get update

Gero paquete hauek instalatu behar ditugu:

    * gstreamer0.10-plugins-bad
    * gstreamer0.10-plugins-bad-multiverse
    * gstreamer0.10-plugins-ugly
    * gstreamer0.10-plugins-ugly-multiverse
    * gstreamer0.10-ffmpeg
    * gstreamer0.10-pitfdll

Horretarako apt-get install [paketea] komandoa erabili beharko dugu, non [paketea] goiko zerrendako pakete bakoitzaren izenagaitik aldatu beharko dugu.

Leave a Reply