Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

UBE Berrian.

Atzo ustekabeko galanta hartu nuen nire lankide batek esan zidanean: “Hi, irakurri duzu gaurko Berriako 53 orrialdea?”

Ez neukan irakurrita eta egunkaria hartu, 53. orria bilatu eta, ara non aurkitzen dudan blog honen sarrera bat hitzez-hitz publikatuta. Hori bai, iturriaren erreferentzia egina zegoen.

Niretzat ohore bat da Berriak nire artikulu bat interesgarritzat hartzea eta publikatzea, baina prozedura ez zait batere egokia iruditu. Nik ez nekien artikulu hori publikatuko zela eta inork ez dit baimenik ere eskatu. Nik emango nien. Esan dudan bezala niretzako ohore bat delako baina, beti jarraitzen dute prozedura hori? Eta autoreak ez badu gogoko publikatzea?

Sustatun ere hartu zidaten beste sarrera bat baina haiek beste prozedura bat jarraitu zuten: nirekin kontaktuan jarri, galdetu zer iruditzen zitzaidan publikatzea, baimena eman eta horren ondoren publikatu.

Leave a Reply