Dagoeneko prest daukagu Ubuntu GNU/Linux-en bertsio berria: 9.04 Jaunty Jacalope.
8.10 bertsiotik oso erraza da eguneraketa egitea. Behin pakete guztien eguneraketa egina baduzu Eguneraketa kudeatzailean agertuko zaizu bertsio berrirako eguneraketa proposamena. Gogoratu eguneraketa eskuz behartu nahi baduzu menuan hurrengo pausuak jarraitu behar dituzula: Sistema > Administrazioa > Eguneraketa kudeatzailea.
Hurrengo pantaila agertuko zaizu eta bertan aukeratu dezakezu eguneraketa egitea.
Bertsio berri honen ezaugarri azpimarragarrienak hauexek dira:
- Kernel bertsio berria (2.6.28)
- Gnome 2.26 berria. Honek brasero dakar CD-DVD sortzaile moduan eta baita moritore desberdinak kudeatzeko aukera ematen duen aplikazioa.
- Txartel grafikoen kudeaketa hobea X.org server 1.6 bertsioarekin.
- Abisuen sistema berria.
- Abiaratze prozesua egokitu egin da.
- Ext4 fitxategi sistema erabiltzeko aukera.
Xbai
Beste bat??? 6 hilabetero banaketa berri bat ateratzea gehiegizkoa iruditzen zait. Hainbeste ezaugarri berriak daude??
Josu O.
Ba bai, horrela dauka erabakita Canonical-ek.
Niri ere gehitxo iruditzen zait, eta inoiz bertsio berria ateratzeko beharrak erroreak ekarri ditu baina,…