Apirilaren 22an eta 23an Deustuko Unibertsitatean, 2010eko Hezkuntza Digitalaren Jardunaldien II. saioa izango dugu. Bigarren saio hauek irakasleoi zuzenduta daude eta egitaraua ikusita aldibereko lantegi interesgarrietatik aparte, ezin dugu galdu Jordi Adell-en hitzaldia.
Jaume I Unibertsitateko irakasle honen fundamentuzko iritzia beti da interesgarria baina momentu honetan (Eskola 2.0 ekimena dela eta) bere ikuspuntu eta iradokizunak ezagutzea beharrezkoa dela uste dut.
Jordiren iritziak ugariak dira sarean baina Josi Sierrak bildutako bideo hau “aperitifa” moduan hartu dezakegu oraingoz.
Iñaki Murua
Joatekoa zara, Josu? Ea aspaldiko partez elkarrekin gauden (ezagutzen bazaitut behintzat, karkar)
Administrator
@Iñaki: Izena eman dut behintzat 😉 Asko ez naz aldatu eh 😉