Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Aupa B.O.-P.B.!

Pasadan asteburuan Anoetan egon ginen Heineken Cup Europako rugby txapelketaren final-laurdeneko partida ikusten. Bertan Biarritz Olympique – Pays Basque eta Galeseko Ospreys taldearen arteko partida bikaina dastatzeko aukera izan genuen. Partida gogorra izan zen eta azkenean euskaldunak gailendu ziren, naiz eta puntu bakar batengatik izan (29-28). Horrela final-erdiak jokatzeko aukera izango dute lapurtarrek. Hemen dituzue partida horretako argazki batzuk:


Aurretik ez nintzen inoiz egon Anoetan eta asko gustatu zait zelaia, naiz eta Errealeko zaleei batere gustatu ez atletismo pista. Iruditu zait Errealeko jarraitzaileek Olympiquekoak bezain sutsu animatuko balukete jokalariak pozik egongo litzatekeela.

Gainera, ni bezalako Athletic zale batentzat polita izan zen Anoeta zuri-gorriz margotuta ikustea. Kar, kar.

Leave a Reply