Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Zelan lortu karaktere bereziak zure teklatuarekin

Noizbait gertatu izan zait teklatuarekin karaktere bereziak lortu beharra (adibidez ~ karakterea) eta asuntoa da desberdina dela testu-kontsola terminal batetik egitea edo gnomeren (edo beste inguru grafiko bateko) terminal aplikaziotik egin izatea. Horrek askotan erabiltzaileari ezinegona sortzen dio.

Hori saihesteko hemen duzue azalpen xume bat.

Testu terminal batetik karaktere horiek lortzeko: Alt+ASCII kode dezimala teklatu numerikoan sartu (adibidez: ~ karakterea lortzeko: Alt+126)

Gnomeren terminala erabiltzen badugu ez dugu ASCII kodea erabiliko UNICODE kodea baizik, orduan lehengo Ctrl+Shift+u tekleatu beharko dugu eta horrek azpimarratutako “u” karaktere bat aterako digu pantailan. Ondoren karakterearen UNICODE kodea sartuko dugu eta zuriune-barrari eraginez (edo “enter” teklari) karaktere berezia agertuko zaigu (adibideko kasuan: Ctrl+shift+u eta gero 7E)

Leave a Reply