Birtualizazioak duen gauza interesgarrienetako bat instalatutako makinak kopiatzeko aukera da.
Eragiketa hau egiteko Virtualboxek VBoxManage aplikazioa eskaintzen digu.
Terminal batean lehenengo eta behin zure erabiltzailearen direktorioan .Virtualbox/Hardisks direktoriora joan behar gara. Gogoratu .Virtualbox direktorioa ezkutatuta daukagula.
$ cd .Virtualbox/Hardisks
Direktorio horretan makina birtualak erabiltzen dituzten disko gogorrak aurkituko ditugu vdi formatuan. Ondoren kiopiatu nahi dugun diskoa klonatuko dugu.
$ VBoxManage clonevdi klonatzeko_diskoa.vdi disko_berria.vdi
Gogoratu komando honekin ez dugula makina birtuala sortzen, makina horrek erabiltzen duen disko birtuala baizik. Horregatik diskoa kopiatu eta gero makina birtual berri bat sortu beharko dugu.
Leave a Reply