Atzo ETBko Nickdutnik programa ikusten nengoela Mikel Iturriak komentatu zuen tresna hau erabiltzen zuela twiterreko identitate ezberdinak kudeatzeko. Nik ere kontu bi erabiltzen ditut: pertsonala eta lanekoa eta benetan nekagarria egiten zait bien artean aldatzen ibiltzea. Horregatik Splitweet probatu egin dut eta asko gustatu zait. Gainera euskaraz erabili dezakegu!
Identitate ezberdinetako tuiteoak idatzi, jarraitzen dituzun tuiteoak irakurri, bertuiteatu, erantzun,… Zuri egiten dizuten erreferentziak jarraitu eta asko gustatu zaidan eta niretzako berria den beste aukera bat: marka zehatz bati jarraipena egitearena.
iturri
Kaixo, Josu.
Twitter-en hasi berria nintzela, ikusi zuen norbaitek (Patxi Gaztelumendik?) splitweet eta laupabost lagunen artean euskaratu genuen. Ni oso gustura nabil kontu guztien emaitzak TL batean agertzen direlako.
Erabili ere marken jarraipena eta ikusiko duzu oso erabilgarria dela.
Aio.
admin
Aupa Mikel,
benetan erabilgarria iruditzen zait.
Inoiz ez gara lokartuko gauza berriren bat ikasi barik 😉
Eskerrik asko