Aprendices taldeko azken tailerra dela eta blog honetan badaramazkigu egun batzuk asertibitateari buruz hitzegiten eta ara non astearteko Berria egunkarian, bere eguneroko txokotxoan, Anjel Lertxundik gaiari heltzen dion. Bertan erakusten digu zein garrantzitsua den erantzun egokia bilatzea. Eta ez bakarrik gugatik. Besteei begira ere, gure erabakien ondorioak sekulako eraginak izan ditzakete.
“Baina hain aise esaten den ez baten ordez hain aise esaten den bai bat ateratzen bada (edo alderantziz), ahulkeriak eguna izorra dezake. Baita zerbait gehiago ere. Baiezko askok —ezezko askok bezala— tragediak eragin ditu.”
Leave a Reply