Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

IRITZIA - OPINIÓN

Su txikien itxasoa

2021. urteko azaroaren hasiera honetan Eskoziako Glasgow hirian munduko ehundaka ordezkari agertu dira COP26 konferentziara, gure Amalur honi gizateriak egindako zauriak zaindu eta osatzeko mundu mailako (beste) akordio bat sinatzeko asmoz. Egun luzeak pasatu dira eta nolabaiteko akordioa deskontu-denboran heldu da, bakoitzak bereari eutsi ezinik eta langileek bilerako tingladu guztia desmontatzen ari zirelarik. Ala esan dute albistegian behintzat.

Albistegian entzundakoak Eduardo Galeano idazlearen “Un mar de fueguitos” poema etorri zait gogora eta atrebentzia askorekin nire/gure erara ematea otu zait. Hona hemen:

Kolonbiako kostaldeko Neguá herriko gizon batek zeru goietara igo ahal izan zuen.
Eta itzuleran, kontatu zuen.
Han goitik giza bizitza begiztandu zuela
esan zuen.
Eta esan zuen su txikitxoen itsaso bat garela.

Mundua hori da – esan zuen -.

Jende pila bat, su txikien itsaso bat.
Pertsona bakoitzak bere argiarekin distiratzen du beste guztien artean.

Ez daude bi su berdin.
Su handiak eta su txikiak daude.
Eta kolore guztietako suak.
Badira haizeaz enteratu ere egiten ez diren su bareko jendea,
Eta su zoroko jendea, airea txinpartaz betetzen duena.
Su batzuek, su ganorabakoek, ez dute ez argitzen ez erretzen;
Baina beste batzuek, beste batzuek, hain gogoz erretzen dute bizitza
Begiak kliskatu gabe ezin direla begiratu,
Eta hurbiltzen dena, piztu egiten da.

Eta zu/gu ze sutondora hurbilduko zara/gara?

Leave a Reply