Garai hauetan, urtero legez, Gabonetako postal moduan erabiltzeko, argazki bat ateratzeko gogoekin ibili naiz.
Hala ere azken denboraldi honetan Adimen Artifiziala dela eta aplikazio ugari ipini dira erabiltzaileon eskuetan eta horietako bat Dall-E da Open AI enpresakoa. Aplikazio honetan irudi baten deskripzioa idazten duzu eta bueltan, Adimen Artifiziala erabiliz irudi bat bueltatzen dizu. Baina…, ulertuko du Dall-E honek euskara?
Probatxoa egin dut eta esan dezaket baietz; zertxobait ulertzen duela. Adibidez nire deskribapena hau izan da: “Kandelak biztuta Gabonetako mahai batean” eta bueltan lau irudi eman dizkit. Horietako bat ondorengo hau:
Ez dago txarto, ez?
Dena den, argi dago gazteleraz hobeto ulertzen duela eta ingeleraz askoz ere gehiago. Adibidez beste bi probatxo:
“Zaldi bat Urkiolan” deskribapenarekin irudi hau ematen dizu:
Alderantziz, gazteleraz “Un caballo en Urkiola” sartzen baduzu, hau da emaitza:
“Corpus“-aren arazoak izango dira, ez?
Leave a Reply