Adimen artifizialarekin eta euskararekin jolasten jarraitzen dugu. Aurrekoan deskubritu genuen Dall-E sistemak gure hizkuntza ulertzen zuela eta euskarazko azalpen bat emanda gai zela azalpen horri zegokion irudi itxuroso bat ematen.
Dena den ChatGPT beste gauza bat da. Adimen artifizial hau gai da zurekin txateatxeko (hitz egiteko). Baina gai izango zen euskaraz hitzegiteko?
Proba pare bat egin nituen,…
Lehenengoan, Gabon garaia dela eta, zera galdetu nion: “Nor da Olentzero? “
Sistemak belarriprest prestu baten moduan ondorengoa erantzun zidan ingeleraz:
Olentzero is a traditional figure in Basque mythology who is said to bring gifts to children on Christmas Eve. In the Basque region of Spain and in some parts of France, Olentzero is an important part of the Christmas celebrations. Olentzero is usually depicted as a jovial, rotund figure, dressed in traditional Basque clothing and carrying a bag of gifts. According to legend, Olentzero was once a charcoal-burner who lived in the mountains, but he was transformed into a benevolent spirit who brings joy and happiness to children during the holiday season. In some versions of the legend, Olentzero is accompanied by other figures, such as Mari Domingi (Mary Sunday) or the Wise Men, who also bring gifts to children.
Orduan pentsatu nuen ulertu, ulertzen zuela baina ez zuela euskaraz hitzegiten. Ez nintzen konforme gelditu eta beste frogatxo bat egin nuen. Zera eskatu nion: “Azaldu mesedez Newtonen Bigarren Legea“
Eta hau sorpresa sistemak euskara ez hain txukunean (baina ezta ulergarri ezinean) ondorengoa erantzun zidanean:
Newtonen bigarren legea adierazten du hainbat objektuen arteko erakargarritasunak eta efektuak. Hala ere, hainbat termino erabiliz adierazten da, hainbat formularen bitartez. Oinarrizko formulak hauek dira:
F = ma
Non “F” da eragina, “m” da masa eta “a” da azelerazioa. Hala ere, hainbat termino erabil daitezke adierazteko. Adibidez:
F = G * (m1 * m2) / r^2
Non “F” da eragina, “G” da gravitazio unibertsalaren konstantea, “m1” eta “m2” bi masak dira eta “r” da haien arteko distantzia.
Eta hainbat termino gehiago daude, hainbat objektuen arteko erakargarritasuna adierazteko. Hala ere, oinarrizkoa da hainbat objektuen arteko eragina adierazteko lege hau, hainbat erabilpen eta analisi dituzten hainbat zientzietan.
Ikasle askok bezala ergatiboarekin arazoak ditu gure ChatGPT honek baina erantzuna, edukiari dagokionez, zuzena da.
Honek hezkuntza sisteman ondorio eta erabilera potenteak izan ditzake,… eta hau hasiera baino ez da!
Leave a Reply