Gaur Durangoko Azokan izan gara. Aurten nahiko motel ibili naiz Azokaren asunto honegaz. Ez naiz holako produktu berezirik bilatzera joan; ez ditut aurtengo nobedadeak jarraitu eta gehienbat giroa ikustekotan agertu gara.
Jende dezente egon arren ez da agobiatzeko modukoa izan. Agian toki berriagaitik izango da. Gogoratzen dituzue aurreko urteetako karparen goterak? Eta Santa Mariako portikoan sartzen zenean euskal produkzio guztia? Dena den tokia aldatu da, baina azoka bera ez, eta ez dakit garaia den ereduari buelta bat emateko.
Ikusi dudanari buruz hitz batzuk:
- Liburuaren arloa nahiko sendo dagoela ematen du.
- Diskoaren arloa motelxeago ikusi dut. Uste dut diskoaren munduak erreflexio sakon bat egin behar duela bere negozio ereduari buruz. Eta gainera ez hemen bakarrik mundu osoan.
- Sortzaileen presentzia eskertzen da. Jon Arretxek, Toti Martinez de Lezeak, Fermin Muguruzak eta bereziki Pirritx eta Porrotxek jende piloa izan dute euren liburuak eta diskoak sinatzeko. Honek giroa sortzen du.
- Asko postu naiz nire ikasle ohi bat ikusterakoan Jose Agustin Barandiaran, Urgabe eta Korrontzi taldeetan dabilena. Berak kontatu dizkit bere proiektuak, oso "valiente" dabil.
- Multimedia produktuen arloa oso eskasa iruditu zait eta bereziki umeei zuzenduta. Produkzio ugaria baina pixka bat desitxuratua. Hemen uste dut bultzada bat emateko aukera ba dagoela, bereziki produktu komertzialak "lokalizatzen".
- "Merchandasing" piloa dago eta niri soberan dagoela iruditzen zait, jolasak, pinak, pegatinak, kalendarioak, agendak…
- Internet produktuak ia ikustezinak. Web 2.0-ari erreferentzia bakarrak Xabier Mendiguren Elizagiren liburu bi bertan bere blogaren artikuluak publikatu ditu.
Dena den, beti zerbait "jausten" delako aurten Juan A. Serranoren "Montes de Bilbao" liburua erosi dut. Zuek zer erosi duzue?
Leave a Reply