Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 9.04, lehen inpresioak.

Bueno egin dut eguneraketa. Sustatun esan duten moduan, ordenagailu berria sei hilabetero.

Eguneraketa-kudeatzailea erabili duteta ordu betean pakete guztiak deskargatu eta instalatu dira. Berabirazterakoan lehenengo inpresioa sistema abiarazteko abiadura. Ez dakit baina oso azkar doala iruditzen zait. Aldaketa nabarmena hasierako pantaila izan da: diseinu berria, polita.

Behin logeatu eta gero eta zure /home direktorio mantendu baduzu, aldaketak ezdira agertzen berehalakoan. Notifikazio sistema berritu da, txukuna ematen du.

Mahaigainaren eta aplikazioen testuak txukunago agertzen dira, letra tipoak garbiago ikusten ditut.

OpenOffice bulegotika paketea eguneratu du baina ingeleraz. Saiatu naiz Hizkuntza-Sostengua eguneratzen baina ez du onartzen euskarazko bertsioa, ikertu beharko da.

Menuetan arakatzen Computer Janitor  aplikazioa aurkitu dut. Ematen du erabiltzen ez diren aplikazioak garbitzen dituela.

Momentu batean Firefox “kolgatu” egin zait eta saiatu naiz X sistema grafiokoak berabiarazten [Ctrl]+[Alt]+[BackSpace] teklak erabiliz baina badirudi aukera hau defektuz desgaitu egin dutela. Niri ondo etortzen zait, ea lortzen dudan martxan jartzea.

4 Comments

  1. Martin

    Kaixo, galdera bat egin nahi nizuke. Imac G3 zahar bat daukat etxean, MacOS sistema eragilearekin dabilena, eta jakin nahi nuke Ubuntu sistema instala nezakeen. Eta nola.
    Eskerrik asko

  2. Ea esteka honetan agertzen dena baliozkoa duzun:

  3. mikel

    kaixo,
    lagun birentzat kubuntu 9.04 instalatu bana dut. Euskera aukeratu dut mahaigain hizkuntza bezala baina kapeta eta testu asko zirilikoz, bai errusieraz bezala, azaltzen zaizkit. Mahaigain hizkuntza ingelera aukeratzerakoan atzera ongi agertzen zaizkit /home eta delakoak. Zuri ere?

  4. @mikel, nik ez dut erabiltzen KDE, Gnome erabiltzen dut eta horregaitik ez dakit erantzun zuzena emango dizudan. Dena den saiatuko naiz.

    Nire ustez hori gertatzen zaizu “hizkuntza sostengua” (language support) ez dagoelako osorik instalatuta.

    KDE-en ez dakit ziur ziur non egiten den baina Gnomen zoaz Sistema Menura, gero Administrazioa, Hizkuntza sostengua eta orduan sistemak abisatuko dizu ez duzula hizkuntzaren sostengu osoa instalatuta. Instalatu eta listo.

Leave a Reply