Web 2.0 deritxogun internet berri honetan erreferentzitzat hartzen den Nicholas Carr-ek polemikarako, edo behintzat debaterako, artikulu bat idatzi du bere Rough Type blogean.
Artikulu horretan (Whither the PC elite?) esaten digu nola Silicon Valley-n lan egiten duen "elitea" bere konputagailuetako sistema eragilea aldatzen ari dela MacOS-tik GNU/Linux-era eta horren adibide ugari ematen digu.
Orain arte nik uste nuen Linux-ek Windows-i eta bereziki Unix-i egin diola kalte eta Mac-eroak "gerra" honetatik at geratzen zirela baina Estatu Batuetan sortutako mugimendu bat denez laster hemen ere izango dira debateak.
Ni azarotik aurrera Fedora Core-rekin nabil inongo arazo barik eta Windows-era pasatzen naiz laneko gai batzuk egiteko ezin bestekoa dudalako baina Mac-eroak beti esan didate beraiek ez dutela zergatik aldatu behar. Agian Gorka edo Alberto aldaketan pentzatsen hasi beharko dira.
Sarean gai honi buruz bilatzen hasita John Gruber-e bere blogean (Daring Fireball) gai honetaz konparaketa polit bat egiten du txirrinduekin, irakurtzekoa da.
Leave a Reply