Heldu da uda eta berarekin San Juaneko su garbitzailea. Bermeotarrok ohitura dugu egun horretan, San Juan bezperan, suteak egitea bai soroetan, bai auzoetan eta azken urteotan Goiko Plazan ere.
Hurrengo egunean, goizetik ahal izan ezkero, Gaztelugatxeko Donienera bueltatxoa egitea da ohiturarik gogokoena. Zahar eta gazte, ume eta gizon-emakume.
Nik ere aurten egin dut osteratxoa eta egia esan toki horrek zeozer magikoa du. Mendeetan leku berean eta beti desberdin. Itxasoa, haizea, bakea, askatasuna.
Argazki batzuk ezin dute sensazio hoiek transmititu baina saiatuko naiz.
Leave a Reply