Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Arcachongo Badia eta Pylako duna. Landak

Orain dela urte batzuk hasi ginen famili lagun batzuk, asteburu edo zubiak aprobetxatuz, bidaitxoak egiten gure seme-alabei Euskalerria erakusteko helburuarekin, bai kultura aldetik eta baita ingurugiroaren ezagutzaren aldetik ere. Aurreko batean Astitzera egin genuen osteratxoa komentatu nuen. Oraiango honetan Euskalerria utzi eta Arcachongo badia eta Pylako duna izan dira gure helburuak.

Ostatua Pyla Campingean hartu genuen bertako mobil-hometan. Camping hau erosoa eta nahiko txukuna da; gainera dunan bertan dago. Ostiral iluntzean heldu ginen eta kokatu eta gero Dunara igo genuen zerua ikusteko. Zerua izarrez beteta zegoen, konstelazioak, Esne Bidea eta abar. Izugarria!

Dune du Pyla. Arg.: Josu orbe. 2006 Iraila  Duna bera ere izugarria da gauez neurriak galtzen ditu baina egunez  bere osotasunean ikusteko aukera duzunean amaigabea ematen du. Egia esan ia hiru kilometroko luzera du eta 105 metroko altuera. Zabalera ere ez da makala. Eta urtean metro bat egiten du basoan aurrera. Larunbat goizez ekin genion berriro Duna igotzeari eta liluratzekoa da.

 Buelta hondartzatik egin genuen eta ia sei kilometro egin eta gero izugarria izan zer hartutako bainua.

Dance sur le sable. Arg.: Josu Orbe. 2006 Arratsaldea Arcachon herrira joan ginen, oso ondo antolatutako herria, Frantzian ia gehienak bezala. Bere badia oso handia, aurrean Cap Ferret, tabernak hondartza alboan, jende asko eta gainera Cadences dantza festibala ikusteko aukera izan genuen.

 Jaialdi oso polita da, hondartzan bertan eta hiriaren erdian dantza modernoa ikusteko aukera ematen dizuna.

Arcachongo Badia  ostraren paradisua da eta hainbat portu dago badia osoan ostretara dedikatzen direnak. Guk La Teste de Buch eta Port de Larros ikusi genituen, bereziki azken hau. "Tipismo" handia dituen portuak dira eta taberna eta "txiringito" asko ostrak jateko. Bestalde badiaren ikuspuntu desberdin bat erakusten du. Marea behera dagoenean marismak agertzen dira eta itsastxori, garzetak, eta abar marismetatik paseoan ibiltzen dira.

 Gero, Biscarroseko Lakura joan ginen. Leku benetan zoragarria, baketsua, kirol egiteko aproposa edo baita liburu bat irakurtzeko ere. Bazkaldu eta gero kafe bat hartzeko gogoa eta herrira joan ginen, gure harridurarako taberna guztiak itxita zeuden!! Hau Europa izango ote da?

 Argazki gehiago zooomr-en.

1 Comment

  1. Begoña Escudero

    Geu ere egon ginen behin Dune de Pyla eta Arcachongo badia aldean, eta hau kasualidadea! geu ere ibili ginen gauez izarrak ikusten, izar uxoen bila. Hain gustura ibilita, une goxo horiek luzatzearren, ostra batzuk erosi eta etxera eroan genduzan. Baina baita zera ere! etxean ostrak ezin zabaldu, azkenean zabaldu baino apurtu egin genduzan, hatzamarretako ebakiak be aipatu beharrekoak dira. Goxo bai baina zerikusirik ez hantxe, Port de Larrosen bertan, kresal usaina, lagunak, ardotxo zuria eta zeru urdinaren laguntzaz edo etxean bi egun beranduago lehen esan dizudan moduan. Hori bai, argazki politak ekarri genduzan eta hurrengo bidaitxoa antolatzeko irrikitan.

Leave a Reply